Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Elkarretaratzeak, Etxebarrian eta Markina-Xemeinen, Zaldibarko hondamendiaren urteurrenean

Zapatuan urtebete beteko da Zaldibarko zabortegia amildu zenetik, eta mobilizazioak deitu ditu Zaldibar Argituk. Joaquin Beltran zabortegitik lehenbailehen ateratzea exijituko dute.

Zaldibarko zabortegiko bilaketa lanak. Argazkia: Irekia
Eider Mugartegi
Etxebarria,Markina-Xemein
2021/02/03

Zapatuan [otsailak 6] urte bete beteko da Zaldibarko zabortegia amildu zenetik, eta urteurrenean ere, orain arte modura, ekimen ezberdinak antolatu ditu Zaldibar Argitu herri plataformak “Joaquin eta Alberto oroitzeko”. Etxebarrian eta Markina-Xemeinen ere elkarretaratzean batzeko deia egin dute; 13:00etan egingo da elkarretaratzea Etxebarriko Olaia aurrean, eta ordu berean jarri dute batzeko ordua bai eta Markina-Xemeingo Goiko Portalean ere. Zallan, Elgetan, Zaldibarren, Eibarren eta Ermuan ere mobilizazioak deitu dituzte.

Urte hau erantzun argirik eta erantzukizunik gabeko urtea izan dela adierazi du Zaldibar Argituk, eta, beraz, aldarrikapen hori eramango dute kalera zapatuan ere: «Joaquin zabortegitik lehenbailehen ateratzea exijituko dugu. Interes publiko eta sozialak interes pribatuen aurretik jartzea eskatuko dugu. Zaldibarren gertatutakoa ez errepikatzeko bermeak eskatuko ditugu. Erantzukizunak argitzea eskatuko dugu».

Zaldibar Argituren esanetan urte honetan ez dira hain beharrezkoak diren pausoak eman. «Zaldibarren, zaborrarekin batera, eredua ere maldan behera erori zen. Bada garaia, eredu aldaketarako urrats argiak ematen hasteko».

Plataforma “iluntasunari argia emateko” sortu zela adierazi dute, eta urte honetan egin duten modura aldarrikapenak plazaratzen jarraitzeko asmoa daukatela azpimarratu dute : «lanean jarraituko dugu gaia ahanzturan ez erortzeko. Alberto eta Joaquin oroituz, Joaquin aurkitu arte, gure osasunaren eta ingurugiroaren defentsan eta erantzukizun pribatu zein politikoak argitu arte».

Internet bidezko diru bilketa bat egiten hasi da Zaldibar Argitu itsulapikoa.eus atarian herri akusazio modura dituzten gastuak ordaintzen laguntzeko

Diru bilketa kanpaina. Aldarrikapenak plazaratzeagaz gainera, Euskal herriko Eskubide Sozialen Kartagaz batera herri akusazio modura aurkeztu zen Zaldibar Argitu Durangoko epaitegian irekita dagoen zabortegiaren hondamendiaren auzian. Epaiketa horrek eragiten dien gastuei aurre egiteko diru bilketa kanpaina bat abiarazi dute orain. Internet bidezko diru bilketa bat egiten hasi dira itsulapikoa.eus atarian, eta kanpainan parte hartzeko gonbidapena luzatu dute.

Hiru diru kopuruko laguntza eman ahalko da, eta horren ordez oparia jasoko dute kanpainan parte hartzen dutenek: 10 euroko ekarpena eginez gero txapa bat emango dute opari, 20 euroko ekarpena eginez gero banderola, eta 50 euroko laguntza emanez gero txapa eta banderola.

Mobilizazioekin bat. Zaldibar Argitu plataformak deitu dituen mobilizazioekin bat egin eta langileria bertan parte hartzera gonbidatu du LAB sindikatuak. «Hasieratik exijitu dugu langileak aurkitzea, baina afera hau ez da hor amaitzen. Izan ere, erantzukizun politikoak argitzea eta azken ondorioetaraino iristea ezinbestekoak dira, egia ezagutu dadin, justizia egon eta berriro gerta ez dadin bermeak ziurtatzeko», adierazi dute.

Zaldibarko Verter Recycling zabortegian Joaquin Beltranen gorpua aurkitzeko bilaketa lanak. Argazkia: Irekia

LAB sindikatuak zabortegiaren kudeaketa salatu du, bai luizia gertatu zen momentuan, baina baita hondamendiaren aurretik zein ondoren ere. «Verter Recycling enpresaren jardueran, kontrol eta isun faltaz gain, amiantoaren arauz kanpoko pilaketak egon dira urteetan zehar, kasuz kasu kontrolatu behar zirenak. Jaurlaritzak eta Ingurumen sailak, orduan ere, ez zuten ezer egin».

Erantzukizuna ezin dela eremu pribatura mugatu azpimarratu du LAB sindikatuak “eremu publikoak gertatzen ari zenaren gaineko erantzukizun politikoa izan duelako”

Verter Recycling enpresak erantzukizun zuzena duela esan du LABek «hildako langileen gainean eta urteetan zehar Zaldibarko zabortegian egon den jarduera opako, ez jasangarri eta arriskutsuaren aurrean». Baina erantzukizuna ezin dela eremu pribatura mugatu azpimarratu dute, eremu publikoak gertatzen ari zenaren gaineko erantzukizun politikoa izan duelako. «Arduradun horiek izen abizenak eta ardura politikoak dituzte».

Lanen egoera. Bestalde, Zaldibarko zabortegian egiten ari diren larrialdi jarduketen eta bilaketa prozesuaren egungo egoera azalduko dute zapatuan Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak. Zabortegira bisita egingo dute lehenengo.

BERRIAk egindako dokumental laburra:

Erlazionatutako edukiaBIDEOA: BERRIAk egindako dokumentala

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.