Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Euskal Herriko lehen Esneki Zentroa zuzenduko du Markina-Xemeingo Leartikerrek

Esne eta esnekien sektorea indartzea du helburu, zentro horretan eskainiko diren zerbitzu ezberdinei esker.

Leartikerren zuzenduko duen Esneki Zentroa. Argazkia: Leartiker
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2021/02/04

Euskal Herriko lehenengo Esneki Zentroa jarri du martxan Markina-Xemeingo Leartiker Zentro Teknologikoak, Hazi Fundazioa eta Eusko Jaurlaritzagaz elkarlanean. Esne eta esneki sektoreko beharrak eta gabeziak bultzatuta, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako sektore hori indartzea dute helburu. Esneki Zentro horren bidez aholkularitza tekniko aurreratua, formazio espezializatua, berrikuntza proiektuen garapena eta beste hainbat zerbitzu eskainiko ditu Leartikerrek, elikagaien segurtasuna oinarri hartuta.

Azaldu dutenez, Euskal Herriko esneki sektorea artisaua da, tradizionala eta ekoizle txikiz osotua. 2019ko datuen arabera, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban 190 gaztandegi daude, eta horietatik %95 erabat artisauak dira, hau da, familia unitateak dira eta esnea ekoizteaz gain eraldaketa lanetan ere murgilduta daude. “Mikro-gaztandegi ereduan oinarritzen dira, gazta tradizionalak ekoizteko balio erantsia mantendu eta ziurtatzeko asmoz, baina eredu horrek gabeziak ere sortzen dizkiete, hala nola, gaitasun ekonomiko urria: inbertsioak gauzatu, teknologia berriak barneratu, produktuetan dibertsifikatu, langileak kontratatu… Sektorea ez da gai ekonomikoki esparru guzti horiei aurre egiteko”.

“Esneki sektoreko ekoizleentzako erreferentziazko zentroa izango da, zerbitzu aurreratua, pertsonalizatua eta eraginkorra jasotzeko bermea izango dute eta sektoreko beste eragileekin etengabeko elkarlana izango du oinarri”

Beraz, esne-ekoizpena, esnearen eraldaketa, araudi higieniko-sanitarioen aplikazioa eta kontrola, produktuen merkaturatze-prozesua eta beste hainbat jarduerei aurre egiteko kanpo aholkularitza tekniko baten premia handia nabaritu dute, eta premia horretan oinarrituta sortu dute Esneki Zentroa. “Urteetan zehar egindako lanak emandako esperientzia eta ekoizleekin izandako harreman estuari esker, Leartikerrek zuzenduko duen zentro hau Euskal Herri mailan esne eta esnekien sektorean erreferente izateko jaio da”.

Leartikerretik jakitera eman dutenez, azken urteetan, esparru ezberdinetan aritu dira lanean, 100 ekoizle baino gehiagogaz. “Azken urteetako ibilbide arrakastatsu horri esker, erronka berriei aurre egiteko garaia iritsi da eta Esneki Zentroa da horren adibiderik argiena. Esneki sektoreko ekoizleentzako erreferentziazko zentroa izango da, zerbitzu aurreratua, pertsonalizatua eta eraginkorra jasotzeko bermea izango dute eta sektoreko beste eragileekin etengabeko elkarlana izango du oinarri”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.