2021/2/4

Irrati esatari ohia

Maribel Urkiri Arruti: "Arinago edo beranduago agur esateko ordua ailegatu behar zen"

Eibarko Arrate Irratian Mutrikuko asteroko kronikei ahotsa jarri die mutrikuarrak 24 urtez. Entzuleak abenduan agurtu ondoren, Marije Ituartek hartu du haren lekukoa.

Aktorea

Maren Basterretxea: "Txotxongilo bati bizia ematea oso berezia da"

Dantzertin ikasketak amaituta, Anita Maravillasegaz ari da orain lanean aktore berriatuarra. Otsailaren 15ean aurkeztuko dute 'Kotondarrak' txotxongilo antzerkia Markina-Xemeingo frontoian.

Mugikortasun arazoak dituzten adin nagusikoek ere erabili ahalko dute Markina-Xemeingo Auzo-taxi zerbitzua

Mugikortasun arazoa daukaten epe horretan erabili ahalko dute zerbitzua. Egiaztagiria beharko dute horretarako.

Zaldupe eskolako jolastokia itxita egongo da asteburuetan, apurketak egin dituztelako

Esan dutenez, gutxienez bi asteburutan egongo da itxita jolastokia. Kalteak eragin dituzten gehienak identifikatuta dituztela gaineratu dute.

Euskal Herriko lehen Esneki Zentroa zuzenduko du Markina-Xemeingo Leartikerrek

Esne eta esnekien sektorea indartzea du helburu, zentro horretan eskainiko diren zerbitzu ezberdinei esker.

Etxebarria gune gorrian sartu da, eta Ziortza-Bolibar eta Mendexa atera egin dira

Lekeitiok eta Markina-Xemeinek gune gorrian egoten jarraitzen dute. Ziortza-Bolibarrek eta Mendexak 500etik gorako intzidentzia tasa badaukate ere, azken 7 egunetan ez dute kasu positiborik eduki, eta horregatik geratu dira gune gorritik kanpo. Azken orduetan 7 kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun.

mendiko eskia

Nahia Quincocesek Munduko Koparen 3. proba lehiatuko du

Frantzian dago mendexarra. Barikuan (otsailak 5) bakarkako lasterketa daukate, eta zapatuan (otsailak 6) esprinta.

Apurketak egin dituzte Lekeitioko Usotegiko ortuan

Lekitto Bedarra elkartekoek esan dute apurtutako gauza batzuk konpontzen saiatu direla, baina ortuko lerroetan eragindako kalteak ezin direla konpondu.

Laster piztuko dute Saturrarango bidegurutzeko semaforoa

Semaforoa dagoela iragartzen duten seinaleak ipini ondoren piztuko dute semaforoa.

Gipuzkoa AECC elkartekoek bazkide egiteko mahaia kalera atera dute Mutrikun

Herri mailan lagundu nahi duten herritarrei kanpainan parte hartzeko gonbidapena egin diete.

Liburuak, jostailuak, bitxiak eta bestelakoak ere batuko dituzte edukiontzi zurietan

2020an, Debako, Mutrikuko eta Mendaroko biztanleek bereizi zituzten mota horretako hondakin gehien. 2021era begira, edukiontzi zurian batutako hondakinen kopurua gehitzea espero du mankomunitateak.

Gehiago