Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
Aktorea

Maren Basterretxea: "Txotxongilo bati bizia ematea oso berezia da"

Dantzertin ikasketak amaituta, Anita Maravillasegaz ari da orain lanean aktore berriatuarra. Otsailaren 15ean aurkeztuko dute 'Kotondarrak' txotxongilo antzerkia Markina-Xemeingo frontoian.

Maren Basterretxea Iribar aktorea.
Eider Mugartegi
Berriatua
2021/02/04

Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolako bigarren promozioko ikaslea da Maren Basterretxea Iribar. Ikasketen amaierako lana egiten duen bitartean, profesional modura lehen pausoak ematen ari da artearen munduan. Ez zeukan ia harremanik antzerkiagaz, oso gutxi; dantzan ibili zen txikitan Gasteizko kontserbatorioan, baina ez besterik, hala ere, halabeharrak Dantzertiraino eraman zuen.

Zein izan da zure esperientzia Dantzertin?
Antzerki mundua kasualitatez ailegatu zen. Probak egin nituen Dantzertin, eta sartu egin nintzen, eta lau urte hauetan antzerkiagaz maitemindu naiz. Bizitzeko modu bat eta harremantzeko modu bat da, eta uste dut asko laguntzen duela osasun fisiko eta mentalari dagokionez ere.

Lau urtez ikasten egon zaren tarte horretan, eduki duzu esperientzia profesionala lantzeko aukerarik?
Dantzertiko bigarren urtean hasi nintzen praktikak egiten. Lau urtez egiten dira praktikak, baina bigarren eta hirugarren urteetan eskolatik kanpoko konpainiekin joaten gara. Nik ATX Teatroa antzerki konpainia topatu nuen, eta eurekin aritu nintzen bi urte horietan. Orain arte ere eurekin egon naiz lanean, bitartekaritza beharrak egiten, eta orain amaituko dut. Bestela, Dantzertin ikasten zaudenean ez daukazu denborarik kanpoan aritzeko; ordu guztiak ikasketetara bideratuta daude.

Eta behin ikasketak amaituta, zer?
Ikasketak amaituta konturatu naiz Dantzerti aukera ikaragarri bat dela eguneko ordu guztiak antzezpenari eskaini eta antzezpen horren atzean dagoen hori guzti hori ezagutzeko eta ikasteko. Ikasketak amaitutakoan ez daukagu ez espaziorik ez denborarik gure lanbidean aritzeko. Sorkuntza laguntzekin bideratuta dago, eta horrek espazioa eta denbora mugatzen ditu. Kulturak ez dauka autonomia nahikorik horretara dedikazio oso bat emateko.

Zelan sortu zaizu aukera Anita Maravillasegaz lan egiteko?
ATX Teatroagaz praktiketan egon nintzenean, eurek egiten zuten guztian parte hartzeko aukera neukan. Tekniko modura joaten baziren, lan hori egiten ikusi nitzakeen, edo sortzen bazeuden, behar hori. Kasualitatez, IƱaki Ziarrusta ATXeko sortzailea Anita Maravillasekin lanean aritu zen teknikari baten ordezkapena egiten. Asteburu batean Elorriora joan behar zuen, eta txotxongiloak eszenan ikusteko aukera ona zela esan zidan. Horrela joan nintzen, eta han ezagutu nituen konpainiakoak. Joan den urteko uda hasieran ordezko bat behar zuten Valentina Raposorentzat, eta nitaz oroitu ziren. Azkenean, Dantzertiko praktiketatik sortu zaidan aukera bat izan da.
Txotxongiloena antzerkiaren barneko beste diziplina bat da.

Txotxongiloekin ibilita zeunden aurretik?
Objektuen manipulazioa hautazko ikasgaia da Dantzertin, baina nik hautazko guztiak dantzakoak aukeratu nituen. Orduan, hori lantzeko aukerarik ez nuen eduki. Beraz, konpainiakoek niri ogibide edo arte hau erakusteko apustu bat egin zuten. Uztaileko goizak niri erakusten pasatu zuten. Arratsaldez sortu egiten zuten, eta ni sormen prozesu hori zelan egiten zuten ikusten geratzen nintzen, eta goizetan txotxongilo bat esku artean edukitzea eta hari bizitza ematea zer den ikasten nuen.

Ez da erraza izango.
Oraindik ere ikasten ari naiz. Azkenean, txotxongiloa biren artean daukagunean edo bi txotxongilo eszenan edo hiru, harreman oso estua eduki behar duzu beste pertsonagaz. Valentinak eta Mirenek urte asko egin dute lan elkarregaz, hainbat antzezlan Kotondarrak aurretik, eta urte guzti horietan ikasi dute batak zein besteak zer esan nahi duen, zeinu txiki bategaz bakarrik. Nigaz komunikazio hori landu behar izan da bai eta ere.

‘Kotondarrak’ da, beraz, zure lehen txotxongilo antzerkia.
Bai, lehenengo txotxongilo bat zelan mugitzen den ikasi nuen, eta gero, irailean, Kotondarraken sorkuntza bera ikasten joan nintzen eszenaz eszena.

Zure lehenengo emanaldia noiz izan zen?
Antzerkia urriaren 4an estreinatu zen, eta nik bigarren egunean eduki nuen emanaldia Zornotzako aretoan. Oso ederra izan zen. Beteta zegoen aretoa, eta familia osoa etorri zen ikustera. Eszenatokira profesional modura ateratzen zaren lehen aldi hori ahaztezina da.

Markina-Xemeinen daukazue emanaldia. Zure herritik hurre aritzea berezia da zuretzat?
Emanaldiak txandakatzen joaten gara Valentina eta biok erdi eta erdi gutxi gorabehera, eta ez dut jakiten non tokatuko zaidan. Markina-Xemeinen egin behar nuela esan zidatenetik urduri jartzen naiz pentsatu bakoitzean. Frontoi batean egiteak ere errespetua ematen dit. Guk hemen ez daukagu antzerkiak egiteko azpiegitura handirik, eta frontoiak bihurtu dira kirol zein kultur ekimenetarako areto. Horrela, beti ikusi izan dut euskal antzerkia frontoietan, eta sarri pentsatzen nuen egunen batean hor egotea gustatuko litzaidakela. Baina, orain, frontoi batek daukan tamainuagaz pentsatuta, urduri jartzen naiz.

Diziplina honegaz jarraitzeko asmoa daukazu ala aukera guztiei zabalik zaude?
Ez naiz gauza batean geldirik egoten den pertsona, baina txotxongiloak asko gustatu zaizkit. Norbera ez den beste bati bizitza ematea eta magia hori sortzea oso polita eta berezia da. Momentuz, honetan oso pozik nabil, baina espero dut aktore moduan ere aukerak sortzen joatea, eta guztiei zabalik nago. Uste dut arte sorkuntzak diziplina asko hartzen dituela eta hartu behar dituela, ez da gauza bat bakarrik, asko izan daitezke, eta bide berriak ere probatu nahi nituzke.

COVID gaitzak gogor kolpatu duen alorretako bat dugu kultura. Nola eragin dizu zuri?
Kotondarrak ondo doa, eta ez dugu eduki arazorik, emanaldi denak egin ahal izan dira, eta oso ondo joan da. Kontua da hemendik aurrera zer datorren, jada hasi gara emanaldi gutxiago aurreikusten, Markina-Xemeingoa atzeratu egin zen, eta Bermeokoa bertan behera geratu da. Niri dagokidanez, zaila ikusten dut egoera. Ez da momenturik onena, herriak gorrian sartzen hasi dira, eta beste sorkuntza prosezu bat egin nahi baduzu ere, herritik irteteko aukerarik ez edukitzeak mugatu egiten zaitu.

Hala ere, sormenari ez diozu atsedenik eman konfinatuta egon garenean ere; bideo batzuk egin zenituen.
Dantzertin nengoen oraindik, eta eskolara joaterik ez bagenuen ere, etxetik jarraitzen genuen lanean. Lana bikoiztu egin zitzaigun, eskolak hartzeaz gain lanak gehitu egin zituzten, beraz, egun guztia ordenagailu aurrean igarotzen genuen. Lau urtez mugimenduan eta denbora guztian aktibo eta inprobisatzen egotetik ordenagailuaren aurrean egotera igaro ginen, eta asteburuetan zer edo zer ezberdina egitea bilatu nuen. Berriatuko Goikolau kultur elkarteak liburu bat egin zuen berriatuar baten idazlanak batuz. Aitak pasarte batzuk irakurtzeko esan zidan, eta orduan argia piztu zitzaigun bioi. Lan horiekin zerbait egin behar genuela pentsatu genuen, eta grabazioak egitea erabaki genuen, lanak ezagutarazteko eta lan egiteko moduko materiala sortzeko. Jada ahoz aho zabaltzen ez ditugun herriko bizitza eta ohiturei buruzko kontuak zer edo zelan hor geratu daitezen, trasmizio hori eman ahal izateko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.