Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mugikortasun arazoak dituzten adin nagusikoek ere erabili ahalko dute Markina-Xemeingo Auzo-taxi zerbitzua

Mugikortasun arazoa daukaten epe horretan erabili ahalko dute zerbitzua. Egiaztagiria beharko dute horretarako.

Markina-Xemeingo taxien geltokia.
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2021/02/04

Markina-Xemeingo Udalak eta udal lizentzia daukaten herriko taxistek hitzarmen berria sinatu dute, eta berritasun batzuk edukiko ditu hemendik aurrera Auzo-taxi zerbitzuak.

Horietako bat, erabiltzaileei dagokiena izango da. Izan ere, hemendik aurrera, nahiz eta auto eta gidabaimenaren jabe izan, epe zehatz batean mugikortasun arazoren bat daukaten adin nagusiko herritarrek ere, zerbitzu horretaz baliatzeko aukera edukiko dute. Udal ordezkariek zehaztu dutenez, mugikortasun arazo hori ziurtagiri bategaz egiaztatu beharko da, errehabilitazio edo medikuaren ziurtagiri bategaz, esate baterako. “Udalak edozein momentutan eskatu ahalko dizkie behin behineko mugikortasun arazo hori egiaztatzeko agiriak”. Erabiltzaile horiei epe jakin baterako auzo-taxi txartela emango die udalak.

Aldaketak egongo dira bai eta ere bidaia kopuru eta tarifei dagokionez. Astean, gehienez, 6 bidaia egin ahal izango dituzte erabiltzaileek, hiruna joan-etorri. Eta, hilean, gehienez, 20 bidaia egin ahalko dituzte. Bidaia bakoitzeko 3 euro ordaindu beharko dituzte erabiltzaileek.

Auzo-taxi zerbitzuak herriko baserri-auzoak kaleagaz lotu eta baserri-auzoetan erroldatuta dauden herritarrentzat antolatutako prezio oneko taxi zerbitzua ematea du helburu.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.