Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Zaldupe eskolako jolastokia itxita egongo da asteburuetan, apurketak egin dituztelako

Esan dutenez, gutxienez bi asteburutan egongo da itxita jolastokia. Kalteak eragin dituzten gehienak identifikatuta dituztela gaineratu dute.

Zaldupeko naturguneko kalteak. Argazkia: Zaldupe eskola.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/02/04

Azken asteburuetan Ondarroako Zaldupe eskolako eraikin barruan eta jolastokian hainbat apurketa egin dituztela eta, jolastokia asteburuetan ez zabaltzea erabaki dute udalak eta eskolak berak. Gutxienez bi asteburutan (otsailaren 6, 7, 13 eta 14an) itxita egongo dela esan dute. “Abenduan eskolako jolastokia asteburuetan zabaltzea erabaki zuten Zaldupek eta udalak, gazteek asteburuetan ere aterpedun jolasgune bat edukitzeko eta txikiek eskolaren atzealdean dagoen naturguneaz gozatzeko. Baldintza bakarra tokia behar bezala zaintzea zen, baina ez da horrela izan”.

Jolastokia zabaltzea erabaki zenetik hainbat gertaera egon direla azaldu dute. Besteren artean, jolastokiko hesiak apurtu, ikastetxe barrura sartu, kamerak, bozgorailuak eta argi fokuak apurtu eta barruko materiala ere atera dituztela esan dute. “Herritar gehienek erabilera egokia egiten badute ere, egoera jasangaitza bihurtu da azken asteetan, gero eta apurketa gehiagogaz. Hori dela eta, eskolako jolastokia itxita egongo da, gutxienez, hurrengo bi asteburuetan”.

Zaldupe eskolako kanpoko beirateetako bateko kalteak. Argazkia: Zaldupe eskola.

Tarte batean itxita eduki eta gero udalak eta eskolak jolastokia berriro ere zabaltzeko asmoa daukaten arren, ohartarazi dutenez, halakoak ostera ere gertatuko balira, asteburu guztietan itxita geratuko litzateke. “Astelehenero halako apurketekin aurkitzeak kalte handia eragiten dio ikastetxeari eta bere ohiko jardunari”.

Jolastokiko ateak berriro zabaltzen dituztenean, kalteak eragin dituztenek sarrera debekatuta edukiko dutela azpimarratu dute udal ordezkariek, “asteburuetan jolastokia eta naturgunea behar bezala erabiltzen dutenek merezi ez duten zigorra jaso ez dezaten”. Kalteak eragin dituzten gehienak ere identifikatuta dituztela esan dute. “Udaltzaingoak ikerketa bat abiarazi du bakoitzak zer egin duen zehaztu eta ardurak eskatzeko. Adin txikikoen kasuan, beraien gurasoekin hitz egingo dute”. 

Zaldupe eskola kanpoko kameretako bat, apurtuta. Argazkia: Zaldupe eskola.

Jolastokiko sarrailetako bat, apurtuta. Argazkia: Zaldupe eskola.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.