Azken orduetan zortzi positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Ondoko herrietan erregistratu dituzte positibo berriak: Lekeitio (3), Ondarroa (2), Berriatua (1), Etxebarria (1) eta Mutriku (1). Lekeitioko eta Markina-Xemeingo intzidentzia tasak behera egiten jarraitzen du. Joera mantenduz gero, litekeena da datorren astean bi herri horiek gune gorritik ateratzea.
Azken 24 orduetan COVID-19areki kutsatutako beste zortzi kasu atzeman dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 3 Lekeition, 2 Ondarroan eta bana Berriatuan, Etxebarrian eta Mutrikun. Ondarroan eta Etxebarrian ez ezik, gainerako herrietako intzidentzia tasak berdin mantendu edo behera egiten jarraitzen dute. Aipagarria da azken egunetan Lekeitioko eta Markina-Xemeingo tasek eduki duten beheradaka. Bi herri horietan azken egunetako joera mantenduko balitz, litekeena da datorren astean biak gune gorritik ateratzea. Eta nahiz eta Etxebarrian azken orduetan intzidentzia tasak gora egin, Markina-Xemein gune gorritik aterako balitz, baliteke Etxebarria ere gune gorritik ateratzea.
Hain zuzen ere, Etxebarria gaurtik [otsailak 5] aurrera dago gune gorrian, intzidentzia tasa 500etik gorakoa duelako, azken 7 egunetan positiboak erregistratu dituztelako eta bere osoasun eremua ere (Markina-Xemein) gune gorrian dagoelako. Etxebarria gune gorrian sartu zela adierazten zuen atzo [otsailak 4] Jaurlaritzak argitaratutako txostenak, eta, txosten berdinak Ziortza-Bolibar eta Mendexa gune gorritik kanpo ateratzen zirela jaso zuen. Beraz, gaurtik aurrera azken bi herri horietako ostalaritza establezimenduak ere zabalik daude.
Gaur gaurkoz, ondokoa da herriz herriko intzidentzia tasa:
- Amoroto: 240,96
- Aulesti: 299,40
- Berriatua: 636,44
- Etxebarria: 671,14 (24 ordutan 150 puntu inguru igo da)
- Gizaburuaga: 1.500
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 650,34(24 ordutan 100 puntu baino gehiago jaitsi da)
- Markina-Xemein: 875,62 (24 ordutan ia 200 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 847,46
- Munitibar: 218,34
- Mutriku: 225,82 (24 ordutan ia 40 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 350,18 (24 ordutan 12 puntu inguru igo da)
- Ziortza-Bolibar: 683,37