Lander Lourido eta Haitz Etxebarria musikari ondarrutarrak dira taldeko bi kide, eta abenduan iragarri zuten modura, gaur [otsailak 5] argitaratu dute diskoa.
Gas edo argi konpainia handien izenean bi bidar deitzen dute iruzurgileek. Lehenengoagaz bezeroaren konfiantza irabazten dute eta bigarren deiagaz datu pertsonalak eskatzen dituzte.
Osasun larrialdia dela-eta urtero egiten duten Neguko Entzunaldia ezin dutenez egin, horren ordez bideoan grabatutako ikasleen saioak eskainiko ditu Berriatuko eta Markina-Xemeingo musika eskolak.
'Ankerkeriari Stop! Aitor eta Galder aske' lelopean egingo dira mobilizazioak. Espainiako Auzitegi Nazionalak launa urteko espetxe zigorra ezarri die Zelaiari eta Barbadori.
Osasun krisia herri mailan kudeatzeko foroa sortzea "ezinbestekoa eta funtsezkoa" dela deritzo koalizioak. Foro horretan diziplina anintzeko jendeak parte hartzea proposatu dute. Udalari proposamena luzatu diote.
Ondoko herrietan erregistratu dituzte positibo berriak: Lekeitio (3), Ondarroa (2), Berriatua (1), Etxebarria (1) eta Mutriku (1). Lekeitioko eta Markina-Xemeingo intzidentzia tasak behera egiten jarraitzen du. Joera mantenduz gero, litekeena da datorren astean bi herri horiek gune gorritik ateratzea.
Ekainaren 28tik uztailaren 4ra Zumaiatik Lekeitiorako bidea egingo dute gazteek. UEMAk izena emateko epea zabaldu du; martxoaren 31ra arte izena eman daiteke.
Doako bost ekitaldigaz osatu dute neguko agendaren bigarren zatia, eta aurretiaz izena ematea derrigorrezkoa da, aforoak mugatuta egongo direlako. Lehenengo ekintza otsailaren 12an egingo dute.