Kalean da Incursed taldearen seigarren diskoa: 'Baskavígin'
Lander Lourido eta Haitz Etxebarria musikari ondarrutarrak dira taldeko bi kide, eta abenduan iragarri zuten modura, gaur [otsailak 5] argitaratu dute diskoa.
Jon Koldo Tera (ahotsa eta teklatuak), Lander Lourido (gitarra), Oier Calvo (gitarra), Haitz Etxebarria (baxua) eta Asier Amo (bateria) dira taldeko kideak; Lourido eta Etxebarria ondarrutarrak dira. Abenduan HITZAri iragarri legez, gaur [otsailak 5] argitaratu dute seigarren diskoa: Baskavígin. Islandiako euskal bale arrantzaleen hilketa da lanaren oinarria, eta, taldeko kideek esan dutenez, “orain arteko diskorik landuena da”. Gainera, euskarazko kantu gehien dituen diskoa ere bada. Abesti epikoak eta dibertigarriak tartekatu dituztela diote, “melodia apartak azpimarratuz”.
Pedro J. Monge (Vhäldemar) musikari zein teknikariaren gidaritzapean grabatu dute diskoa Chromaticity Studios-en: azala diseinatzeaz Warbanner arduratu da –behean ikusgai–.
Diskoa 11 abestigaz dago osatuta: 01. 1615 (Intro) / 02. Baskavígin / 03. Who Stole My Beer / 04. The Black Hunter / 05. Colossal / 06. Eusko Troll Label / 07. Into The Curse / 08. Patxi Porroi / 09. Paganauts / 10. Souls On Fire / 11. Saltus Eta Ager: Pt I: Saltvs Vasconvm / Pt II: Ager Vasconvm
Diskografia:
- 2012. Fimbulwinter.
- 2014. Beer Bloodbath EP.
- 2014. Elderslied.
- 2017. The Slavic Covenant.
- 2017. Amalur.
- 2021. Baskavigin.