Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
AisiaKulturaUdala

Neguko agendaren bigarren zatiari ekingo diote Munitibarren

Doako bost ekitaldigaz osatu dute neguko agendaren bigarren zatia, eta aurretiaz izena ematea derrigorrezkoa da, aforoak mugatuta egongo direlako. Lehenengo ekintza otsailaren 12an egingo dute.

Munitibar Lorea Zulaika Markina-Xemeinen emandako kontzertu batean.
Aintzina Monasterio Maguregi
Munitibar
2021/02/05

Azken asteetan pandemiaren eraginez kultura ekintzak atzeratu ondoren, neguko agendaren bigarren zatia aurkeztu du Munitibarko Udalak. Lehenengo ekitaldia datorren asteko barikuan egingo dute [otsailak 12]; umeentzako Kutxaka ikuskizuna eskainiko dute, 17:00etatik aurrera, Udal Aretoan. 5-10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta gehienez 30 pertsona sartu ahalko dira aretoan.

Ekintza guztiak doakoak dira, eta Munitibarko Udalak idatzitako protokoloan ageri diren baldintza eta segurtasun neurri guztiak errespetatuz egingo dituzte. Aforoa kontrolatzeko aldez aurretik izena eman beharko da. Hala ere, jarleku guztiak betetzen ez badira, egunean bertan aforoa bete arte sartzeko aukera egongo dela esan dute.

Astelehenetik barikura izena eman ahal da; 09:30etik 14:00era, udal administrazioan eta 16:00etatik 20:00etara, berriz, liburutegian.

Otsailaren 26an egingo dute hurrengo emanaldia. Serge bakarlari zarauztarrak kontzertua emango du Udal Aretoan, 19:00etan hasita. 28 pertsonako aforoa eduki dute, eta bertan egoteko otsailaren 15etik aurrera izena eman beharko da. Zarauztarrak Leihotik mundura disko berriaren aurkezpen kontzertua eskainiko du. Eraso! eta Osso taldeekin zortzi disko kaleratu ondoren, Sergio Ruiz G-Txabarri abeslari eta musikariak 2019an abiatu zuen bakarkako proiektua.

Doako ekitaldiak badira ere, aurretiaz izena ematea derrigorrezkoa da

Martxoaren 5erako, berriz, irakurleen arteko solasaldia prestatu dute. Martin eta Xabier Etxeberriaren Buyan: Heriotzaren uhartea liburua irakurri dutenen arteko solasaldia izango da, 19:00etan, liburutegian.

Martxoaren 12an musikaz beteko dute berriro ere Udal Aretoa. Lorea Zulaika Ziortza-Bolibarko bakarlariaren zuzenekoaz gozatuko dute bertaratzen diren herritarrek, 19:00etatik aurrera. 28 pertsonako aforo mugatua edukiko dutenez, kontzertura joan gura dutenek martxoaren 1etik aurrera izena eman beharko dute.

Neguko agendaren bigarren zati honetako azkenengo ekitaldia martxoaren 26an egingo dute. Orduan Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta La Pulga flamenko dantzariaren Gorria ikuskizuna ikusi ahalko da, 19:00etan, Udal Aretoan. Orduan ere 28 pertsonako aforoa egongo da, eta martxoaren 15etik aurrera izena eman beharko da udal administrazioan edo libutegian.

AGENDAREN EGUTEGIA:

  • OTSAILAK 12. 5-10 urte bitartekoentzat Kutxaka ikuskizuna, 17:00etan, Udal aretoan.
  • OTSAILAK 26. Serge bakarlariaren kontzertua, 19:00etan, Udal aretoan.
  • MARTXOAK 5. Buyan: Heriotzaren uhartea liburuari buruzko irakurleen arteko solasaldia, 19:00etan, liburutegian.
  • MARTXOAK 12. Lorea Zulaika Ziortza-Bolibarko bakarlariaren kontzertua, 19:00etan, Udal aretoan.
  • MARTXOAK 26. Miren Amurizaren eta Askoa Etxebarrieta La Pulga-ren Gorria ikuskizuna, 19:00etan, Udal aretoan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.