Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Musika emanaldiak eskainiko ditu Tarine udal musika eskolak, Internetez

Osasun larrialdia dela-eta urtero egiten duten Neguko Entzunaldia ezin dutenez egin, horren ordez bideoan grabatutako ikasleen saioak eskainiko ditu Berriatuko eta Markina-Xemeingo musika eskolak.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/02/05

Berriatuko eta Markina-Xemeingo Tarine Udal Musika Eskolak bideo bidezko musika emanaldiak eskainiko ditu, musika eskolaren webgunean. “Urtero egin izan dugun Neguko Entzunaldia ezin dugunez egin, horren ordez ikasleen emanaldiak grabatu egin ditugu, eta horiek webgunean ikusgai jarriko ditugu”. Zehatz esateko, eguaztenetik [otsailak 10] aurrera egongo dira bideoak ikusgai, Tarineren webgunean. Saio horien bidez, ikasleek orain arte ikasitakoa erakutsiko dute.

Ekimenari Burbuila Musikalak izenburua jarri diote, eta Markina-Xemeingo eta Berriatuko ikasleek parte hartuko dute. Guztira 50 bideo baino gehiago jarriko dituzte ikusgai. “Burbuia bakoitzaren barruan talde ezberdinak ariko dira. Adibidez, pianoa ikasten ari direnen bideoak ikusi ahalko dira, eta baita ere trikitia eta gitarra ikasten daudenenak ere”. Horiek, baina, adibide batzuk baino ez dira. “Bideo bakoitzean pieza bat eskainiko da. Pianoaren kasuan, bakarkako saioak izango dira, baina bikote batek lau eskutarako saioa ere eskainiko du. Beraz, pianoko ikasleen kasuan, burbuia txikiak ere eskainiko dira”. Esan dute kasu batzuetan bideo baten ikasle bat baino gehiagoren saioak eskainiko dituztela; “bideo bakarrean saio ezberdinak bata bestearen atzetik ikusi ahalko dira”.

Ikasle batzuek, gainera, burbuia ezberdinetan ere parte hartzen dutela esan dute. “Badaude ikasle batzuk musika tresna bat baino gehiago ikasten daudenak. Beraz, ikasle bat pianoa jotzen ikusi ahalko da, eta gero, ikasle bera, gitarra jotzen”.

Eguaztenetik [otsailak 10] aurrera, beraz, musika ikasten ari direnen saioez gozatzeko aukera eskainiko du Tarinek, eta herritarrei ere horiekin gozatzeko gonbitea egin diete. Gainera, bideo horiek edozein momentutan ikusi ahalko dira. Sare sozialen bidez ere webgunean dauden bideo batzuen zertzeladak eskainiko dituztela aurreratu dute.

Ez da estreinako aldia Tarinek horrelako zer edo zer egiten duena. Izan ere, azken hilabeteetan ere hainbat bideo zabaldu izan dituzte sare sozialetatik. Beraz, beste behin ere musika etxebizitza guztietara heldu ahalko da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.