Lea-Artibaiko langabetuak kontratatzen dituztenei diru laguntza emango diete
Kontratazioa egiten duen enpresaren egoitza sozialak ere eskualdean kokatuta egon behar du. Laguntzak eskatzeko azken eguna martxoaren 15a da.
Lea-Artibain erroldatuta egon eta langabezian daudenak kontratatzen dituzten enpresak diru laguntza bat jaso ahalko dutela esan du Leartibai Garapen Agentziak. Hori bai, diru laguntza jasotzeko, kontratazioa burutuko duen enpresaren egoitza soziala ere eskualdean kokatuta egon beharko da.
Baldintzak. Kontratazioa gutxienez sei hilabetera artekoa izan beharko da, eta kontratua amaitu aurretik langabeak Lanbiden izena emanda eduki beharko du. Kontratazioa egin baino hiru hilabete lehenago, gainera, lanpostu berria sortu beharko du enpresak. “Prestakuntza eta ikaskuntza kontratuak ez diren bestelako kontratuak onartuko dira”.
Gehienez 6.000 euro. Lanaldi osoko sei hilabeteko edo gehiagoko lan kontratu bakoitzeko gehieneko laguntza 6.000 eurokoa izango da. Lanaldi partzialeko kontratuen kasuan, diru laguntza lanaldiarekiko proportzionala izango dela azaldu dute.
XEHETASUNAK: