Munduko Koparen 3. jardunaldia Frantzian lehiatu dute, eta Nahia Quincoces mendexarrak 20. postuan amaitu du banakako lasterketa eta 18. esprint proba.
Mutriku eta Saturraran bitartean saneamendu sarearen lanak bi fasetan gauzatzea dago aurreikusi du URA agentziak. Proiektuak oinezkoentzako eta bizikletentzako bidegorri bat egitea ere jasoko luke.
Markina-Xemeinek eta Etxebarriak gune gorrian egoten jarraitzen dute, nahiz eta intzidentzia tasa nabarmen jaitsi duten; Markina-Xemeinek 537,31koa dauka. Beraz, joera mantenduz gero, litekeena da eguenean gune gorrien zerrendatik kanpo geratzea. Azken hiru egunetan 17 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun.
Simon Bolivar 'Askatzailea' zein izan zen eta harek edukitako bizitza "modu erakargarrian" azaltzen duen unitate didaktikoa aurkeztu dute Simon Bolivar Museoak eta Ziortza-Bolibarko Udalak. Argitalpenak Eñaut Aiartzaguena Bravo marrazkigile eta diseinatzaile grafiko iurretarrak egindako irudiak eta ipuina jasotzen ditu, eta baita ere ariketa batzuk.
Iaz gertatu modura, osasun larrialdia dela-eta aurten ere programa bertan behera uztea erabaki dute, "pena handiz".
Kontratazioa egiten duen enpresaren egoitza sozialak ere eskualdean kokatuta egon behar du. Laguntzak eskatzeko azken eguna martxoaren 15a da.
Errekako urek eta lur azpiko urek gainezka egin zuten.
Aulestin, Lekeition, Markina-Xemeinen, Mutrikun eta Ondarroan 'Orain inoiz baino gehiago, ankerkeriari stop!' lelopean egin dituzte elkarretaratzeak.