Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Mijoako saneamendu proiektua idazteko lana lehiaketara atera dute

Mutriku eta Saturraran bitartean saneamendu sarearen lanak bi fasetan gauzatzea dago aurreikusi du URA agentziak. Proiektuak oinezkoentzako eta bizikletentzako bidegorri bat egitea ere jasoko luke.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/02/08

URA agentziak Mutriku eta Saturraran bitartean saneamendu sarea hobetzeko asmoa agertu du. Esku hartze hori gauzatzeko proiektua idazteko lana lehiaketa atera dute. 50.000 euroko (60.500 euro, BEZ barne) aurrekontua du kontratuak. Enpresa irabazleak lau hilabeteko epea edukiko du proiektua idazteko.

URA agentziak azaldu duenez, jarduera bi fasetan gauzatzea dago aurreikusita. Lehen fasean, udalerriaren irteeraren eta Mijoa industrialdearen artean gauzatuko dituzte lanak. Bigarren fasean, berriz, industrialdea eta Saturrarango hondartzaren artean kokatutako eremuan egingo dituzte lanak. 

Lehen faseari dagokionez, udalerriaren irteeraren eta Mijoa industrialdearen arteko saneamendu jarduerak osatuko dituzte. GI-638 errepidearen ondoan oinezkonetzako eta bizikletentzako bide bat diseinatzea ere aurreikusten da; bidegorriaren azpitik joango dira ur beltzen eta industria uren hodiak. Bidegorriaren diseinuari dagokionez, “2012an proiektatutako trazadurari eutsi zaio aldaketarik egin gabe”. Azaldu dutenez, bidegorriak 4 metroko zabalera edukiko du, eta erabilera banandua edukiko du oinezkoentzat eta bizikletentzat.

Bigarren fasean, berriz, industrialdearen eta Saturraran hondartzaren artean honako egiturak eraikitzea aurreikusten da: saneamenduko hodi biltzaile nagusia eta dagozkion adarrak, araztegiaren (Mijoa) irteeran kontserba industriaren hodi biltzailearekin lotzen duen adarra, saneamenduko bultzada hodia eta Saturrarango Ponpaketa Estazioa. Aldi berean, bidegorriari ere jarraipena emango liokete.

Aldarrikapen historikoa. Mutrikuko Udalak pozik jaso du albistea. Proiektua gauzatzea espero dutela azpimarratu dute. “Bere garaian proiektu bat bazegoen, eta orain lehiaketara atera dutena horren berridazketa da, moldaketa batzuk eginda. Udalaren aldetik urte askoan jarraitu izan den proiektu bat da, asko eskatu da. Bere garaian proiektu bat ere egin zen, baina horretan gelditu zen. Orain dirudienez, proiektua aurrera eramateko asmoa dago. Udaletik espero dena da proiektua gauzatzea, eta ez gelditzea proiektu soil batean”.

Erlazionatutako edukiaEguzkik dio Mijoako saneamendu proiektua lehiaketara ateratzea berandu datorrela

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.