Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Aitor Iturbe lekeitiarraren 'Kresaletik II' liburua eskuragarri dago euskarri digitalean

Joan den urteko abenduan kaleratu zuen Kresaletik bildumako bigarren lana historialari lekeitiarrak. Bigarren liburuki honetako berritasuna audioak dira.

Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/02/09

Joan den urteko abenduan kaleratu zuen Aitor Iturbe Gabikagojeaskoa historialari lekeitiarrak Kresaletik bildumako bigarren liburua: Lekeitio, idatziak eta irudiak: 1884-1936, eta euskarri digitalean jarri dute eskura orain. Hala ere, Kresaletik II liburuaren aleren bat lortzeko aukera badago oraindik ere herriko liburu eta prentsa dendetan.

Aitor Iturbek idatzitako liburuan 1884 eta 1936 urteen artean Lekeitioren inguruan egindako idatzi eta irudiak biltzen dira. 300 orrialdetik gora ditu lanak, eta Lekeitioko hainbat kontu interesgarri jaso ditu Iturbek orrialde horietan guztietan. Liburuari argazkiekin ematen dio hasiera; irakurleak hainbat argazki aurkituko ditu bigarren atal honetan. Izan ere, argazkien aurreko Lekeitio ekarri zuen gogora idazleak lehen atalean, eta bigarren atal honetan argazkiak dira nagusi. Lekeitioko ondare eta gertaerei buruzko idatziak osatzen dute atal berria. Besteak beste, El noticiero Bilbaino, La Epoca eta beste egunkari batzuk Lekeitiori buruz 1884 eta 1936ko tarte horretan argitaratutako albisteak edota argazkiak eta horiei lotutako pasarteak jaso ditu Iturbek, orduko kontuak eta pertsonaiak gaur eguneraino ekarriz.

Lekeitioko historia hurretik eta modu arin baten ezagutzeko aukera eskaintzen du liburuak, umore dosi apur bategaz. Oraingoan ere, Markuesen txisteak gaineratu ditu kontakizun batzuetan. Bigarren liburuki honetako berritasuna audioak dira, Lekeitioko kanta batzuk gehitu ditu Iturbek: Anteron Txamarrotia, Aeroplano bi pasata edota Lekeitioko Sanpedropeko beste batzuen artean.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.