Formatu txikiko landare azoka egingo dute Markina-Xemeinen
10:00etan hasiko da azoka, eta zuhaitz eta landareen bost mintegi besterik ez dira egongo aurten. Azokako postuak Zelaiaren goiko aldean jarriko dituzte
Markina-Xemeingo Udalak eta Lea-Artibai Landa Garapen Alkarteak antolatuta, Landare Azoka egongo da datorren zapatuan [otsailak 13] Markina-Xemeinen. COVID-19ak eragindako osasun egoera dela-eta aurten, formatu txikiagoko Landare Azoka egitea erabaki dute antolatzaileek, indarrean diren segurtasun neurriak kontuan hartuta. Horrela, bakarrik Zuhaitz eta Landareen bost mintegi egongo dira.
10:00etan hasiko da azoka, eta 14:00ak arte egongo da zabalik. Aurten gainera, aurreko urteetan ez bezala, azokako postuak Zelaiaren goiko aldean jarriko dituzte. Postuetan, urtero modura, loreak, zuhaitzak, eta landareak ikusteko eta erosteko aukera edukiko dute azokazaleek.
Zelaian kokatuko diren mintegiak:
- Viveros Belar, Zaldibar: zuhaitz eta zuhaixkak.
- Viveros Areitio, Zaldibar: zuhaitz eta zuhaixkak.
- Ortuberri Mintegia, Iurreta: ornamentalak.
- Zubialde patxakak, Beintza-Labaien: Sagarrondo autoktonoak.
- Murueta Lorategia, Murueta: ornamentalak.