Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ikusgarrik ateak zabalduko ditu berriro, ia hilabete itxita egon eta gero

Lekeitio gune gorritik atera dela eta, Zinemazaleen elkarteak berriro ere proiekzioak antolatzeari ekin dio. Zapatuan, domekan eta astelehenean eskainiko dituzte proiekzioak.

Asier Alkorta
Lekeitio
2021/02/09

Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoko pantaila istorioak kontatzen hasiko da berriro ere. Izan ere, Lekeitio gune gorrian sartu zenetik (urtarrilak 14) zinema aretoa itxita egon da. Orain, baina, herriko intzidentzia tasa jaitsi egin da eta Lekeitio gune gorritik atera da. Beraz, Ikusgarrik ere ohiko programazioari berrekin dio.

Zapatuan, domekan eta astelehenean (otsailak 13-14-15) eskainiko dituzte proiekzioak. Gazteentzako eta nagusientzako saioak eskainiko dituzte:

  • Gazteentzako saioak zapatuan eta domekan (otsailak 13-14) eskainiko dituzte, 16:30ean. Asteon, esaterako, Los croods, una nueva era filma proiektatuko dute.
  • Nagusientzako saioak zapatuan, domekan eta astelehenean (otsailak 13-14-15) izango dira, 19:00etan. Hiru egun horietan El padre filma ikusteko aukera egongo da.

Zinemazaleen ekintzailetza. 2013ko abuztuan Lekeition geratzen zen zinema areto bakarra itxi egin behar zutela zabaldu zenean herrian, jende asko kezkatzen hasi zen. Zinemaz giro egokian gozatzeraren alde zeuden herritarrak, baina, egoerari buelta emateko mugitzen hasi ziren, modu espontaneoan. Ideiak eta proposamenak jaso eta konponbidea bilatzeko bideari ekin zioten. Eta bide horretan profil ezberdineko jendeak bat egin zuen: nagusiak, gazteak, emakumeak zein gizonak, ingurukoak, herritar petoak edo aldizkako lekeitiarrak. Bezeroak bazkide bihurtzeko proposamena mahai gainean jarrita, Zinemazaleen elkartea sortu zuten; gaur egun 500 bazkidetik gora dira elkartean.

Filmen proiekzioak eskaintzen hasi, eta kontzertuak, antzerki emanaldiak eta bestelako kultur eskaintzari ere lekua egin diote gerora. Zinema areto bat izatetik hizki handiekin idatzi daitekeen kultur areto izatera pasatu da Ikusgarri.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.