Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaIngurumena

Jaurlaritzak babestu egingo du Lea Ibarran hondakinak pisatzeko sistema hobetzeko proiektua

Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarrirako tokiko 163 proiektu babestuko ditu 3,3 milioi eurorekin, tartean Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoarena.

Aintzina Monasterio Maguregi
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/02/09

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2022ra arte garapen jasangarrirako ekintzak aurrera eramateko udalen eta tokiko erakundeen 163 proiekturi laguntzeko konpromisoa hartu du, eta nabarmendu dituzten hamasei proiektuen artean dago Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoarena.

Lea Ibarraren mankomunitatean hondakinak pisatzeko sistema egokitzen jarraitzeko proiektua dauka, hondakinak biltzeko zerbitzuan 2019an gauzatu zuten egokitzapenaren jarraipen gisa. Bizkaian aitzindariak izan ziren edukiontzien uharte osoak instalatzen eta sarrailak eta identifikazioa jartzen errefusaren eta hondakin organikoen edukiontzietan. Proiektuak aurreikusten du kamioietan pisatze sistema bat ezartzea, uharte guztien jarraipena egiteko eta hobetzeko ekintzak egin ahal izateko puntu gatazkatsuetan.

“Klima ekintzaren ildoari jarraituz, diruz lagundutako proiektuekin 7.900 tona CO2 murriztea lortuko da”

115 erakunde onuradun. Proiektu horiek udalek, mankomunitateek, tokiko garapen-agentziek eta beste toki-erakunde batzuek garatuko dituzte. Horietatik 67 Gipuzkoan egingo dira, 64 Bizkaian, eta 32 Araban. Guztira, 115 erakunde izango dira onuradunak, eta horietatik 17k lehen aldiz parte hartzen dute programa honen barruan dirulaguntza eskatuz. 3,3 milioi euro bideratuko dituzte 163 proiektu horiek babestera. Zehaztu dute laguntzen “guztizko kopurua apur bat handitu” dutela aurreko urtearen aldean.

Proiektuok lehentasuneko bost jardun-eremutan gauzatuko direla esan dute: klima-ekintza, ekonomia zirkularra, lurzoru kutsatuak, natura-ondarea eta jasangarritasunaren aldeko hezkuntza. “Klima ekintzaren ildoari jarraituz, diruz lagundutako proiektuekin 7.900 tona CO2 murriztea lortuko da, eta 22.300 tona CO2 atzematea, 39 lur-hektarea baino gehiago landatzeari eta basoberritzeari esker”.

Besteak beste, 19 udalerrik klima aldaketa arintzeko eta klima aldaketari egokitzeko planak egingo dituzte, eta neurriak abian jarriko dituzte, lurraldearen erresilientzia handituz klimaren inpaktu negatiboei aurre egiteko. Aurten, gainera, karbono-hustubideei lotutako beste lerro bat garatu da, karbono bidezko neutraltasun-helburu markatuak lortzeko ezinbestekoa dena.

Ekonomia zirkularraren proiektuen bidez, gaikako bilketa handitu eta errefus-hondakinen sorrera murriztu nahi dute: aurreikusten dute urtean 7.260 tona errefus-hondakin gutxiago biltzea eta 5.790 tona artekoa izatea biohondakinen gaikako bilketa hondakin organikoei dagokienez.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.