Lekeitioko fatxada bateko zati batzuk jausi dira
Lekeitioko Pascual Abaroa etorbideko fatxada bateko zati batzuk jausi dira (Eskolape parean), baina Lekeitioko Udaltzaingoak jakinarazi du ez dela ezer larririk gertatu. Gertaeraren harira, suhiltzaileak, udaltzainak eta ertzainak bertaratu dira, eta ingurua hesitu dute. “Jausi diren zatiak kendu eta jaustear geratu direnak kendu dituzte”, azaldu dute udaltzainek.
Lanak egin bitartean, herritarrei ez diete gunera hurreratzen utzi, ezbeharrik ez gertatzeko. Suhiltzaileek, gainera, fatxadako gainerako zatiak ondo dauden edo ez begiratzen ibili dira, eskaileragaz lagunduta.