Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Markina-Xemeingo intzidentzia tasa 500 azpitik kokatu da

Azken orduetan 100 puntu jaitsi da Markina-Xemeingo intzidentzia tasa. Bestalde, azken orduetan 14 kasu gehiago erregistratu dituzte: 7 Lekeition, 5 Ondarroan eta 2 Mutrikun. Ondarroaren eta Mutrikuren intzidentzia tasak zer edo zer igo dira, baina gune laranjan eta horian egoten jarraitzen dute, hurrenez hurren.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/02/09

Azken 24 ordutan COVID-19arekin kutsatutako 14 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 7 Lekeition, 5 Ondarroan eta 2 Mutrikun. Azken bi herri horietan, gainera, intzidentzia tasa zer edo zer igo da; Ondarroak gune laranjan egoten jarraitzen du, eta Mutrikuk horian. Azpimarragarria da Markina-Xemeingo intzidentzia tasa 500 azpitik kokatu dela gaur [otsailak 9].

Nahiz eta Markina-Xemeinek gune gorritik kanpo egoteko datuak eduki, Jaurlaritzak gune gorrian dauden herrientzako ezarritako neurri murriztaileak indarrean egongo dira oraindik, gutxienez barikura [otsailak 12] bitartean; Jaurlaritzak eguenean (otsailak 11) eguneratuko du gune gorrian dauden herrien zerrenda, eta datuak mantenduko balira, Markina-Xemein gune horretatik aterako litzateke hurrengo egunean (otsailak 12).

Lekeitio atzo atera zen gune gorritik, eta gaurtik aurrera hango ostalaritza establezimenduak zabalik daude, eta eskola kiroleko ekintzak antolatu ahal dituzte. Lekeitio ia hilabete egon da gune gorrian, eta Markina-Xemeinek ere beste horrenbeste darama gune gorrian; bi herriak urtarrilaren 14an sartu ziren gune gorrian.

Gaur gaurkoz, ondokoa da herriz herriko intzidentzia tasa:

  • Amoroto: 722,89
  • Aulesti: 149,70
  • Berriatua: 477,33
  • Etxebarria: 671,14
  • Gizaburuaga: 0
  • Ispaster: 134,41
  • Lekeitio: 401,27
  • Markina-Xemein: 437,81 (gune gorrian egongo da eguenera bitartean)
  • Mendexa: 847,46
  • Munitibar: 218,34
  • Mutriku: 225,82
  • Ondarroa: 385,20
  • Ziortza-Bolibar: 455,58

Joan den aste osoan (otsailak 1etik 7ra) 45 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun. Duela bi aste (urtarrilaren 25etik 31ra), baina, 74 kasu erregistratu zituzten, joan den astean baino 29 gehiago.

Joan den astean herriz herri erregistratutako kasuak:

  • Lekeitio: 14
  • Ondarroa: 14
  • Mutriku: 4
  • Etxebarria: 4
  • Amoroto: 3
  • Berriatua: 2
  • Markina-Xemein: 2
  • Mendexa: 1
  • Munitibar: 1
  • Aulesti: 0
  • Gizaburuaga: 0
  • Ispaster: 0
  • Ziortza-Bolibar: 0
Erlazionatutako edukiaCOVID-19aren aurkako txertoaren bigarren dosia jarri diete Ondarroako egoitzakoei ere

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.