Kamisetak eta poltsak jarri dituzte salgai, Menke-Hennekam gaixotasuna ezagutzera emateko
5 urteko aulestiar bati diagnostikatu diote Menke-Hennekam deritzon gaixotasun arraroa. Mundu osoan 70 kasu baino gutxiago daude diagnostikatuta, eta Euskal Herri mailan gaixotasun hori atzeman dioten lehendabizikoa da aulestiarra.
5 urte dituen aulestiar bati Menke-Hennekam sindromea diagnostikatu diote. Gaixotasun arraro bat da eta Euskal Herri osoan hori diagnostikatu dioten lehendabiziko herritarra da aulestiarra; mundu mailan 70 kasu baino gutxiago daude diagnostikatuta. Horren harira, haren senideek sindrome bera duen beste ume baten senideek (@lasmilbatallasdeclaudia) hasitako kanpainagaz bat egin eta zabalkudea eman diote. Kanpainaren helburua da ikerketarako dirua batzea.
Bestetik, Desberdintasunek egiten gaituzte berdin izenburupean kamisetak eta poltsak jarri dituzte salgai gaixotasuna ezagutzera emateko. Eskaerak martxoaren 10era arte egin daitezkeela esan dute. EGIN ESKAERA, HEMEN!
Menke-Hennekam gaixotasuna afekzio neurologiko, fisiko, elikadura zein ikusmen eta entzumen arazoak eragiten dituen sindrome polimalformatiboa da.