Aurten hegaluzearen arrantza kupoa 37.801 tonakoa izango da, iaz baino 4.201 tona gehiago. Jaurlaritza pozik agertu da erabakiarekin, igoerak "euskal arrantza sektorea eta baxurako flota indartzeko" balioko duelako.
Lanak datozen egunotan aterako dituzte lehiaketara. 491.104 euroko aurrekontua du kontratuak eta bost hilabeteko exekuzio epea. Estuarioaren ibilbidea jarraituko duen pasealekuak Ondarbeltz eta Urazamendik kaleko 10. atariaren aurrea batuko ditu.
Denbora gutxian bigarrenez apurtu da bolatoki horretako estalpea. Urtarrilean ere, haizeak plastikozko estaldura zulatu zuen.
Lekeitioko Udalak ordenantza berri bat aterako du ostalaritza establezimenduen terrazak arautzeko helburuagaz. Behin betikoa izan aurretik ekarpenak egiteko aukera egongo da.
Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna da otsailaren 15a, eta Aspanovas elkartearen proposamenagaz bat eginez, ‘Bizitzaren Zuhaitzak’ irudikatuko dituzte Berriatuko Eskolan.
5 urteko aulestiar bati diagnostikatu diote Menke-Hennekam deritzon gaixotasun arraroa. Mundu osoan 70 kasu baino gutxiago daude diagnostikatuta, eta Euskal Herri mailan gaixotasun hori atzeman dioten lehendabizikoa da aulestiarra.
Jaurlaritzak hartutako erabakiaren aurka protesta egingo dute zapatuan. 12:00etan Augustin Zubikarai enparantzan batzeko deia egin dute.
Intzidentzia tasak behera egiten jarraitzen du Markina-Xemeinen, eta atzo [otsailak 9] gune gorritik laranjara pasatu ostean, gaur [otsailak 10] gune horian sartu da, intzidentzia tasa 300 azpitik kokatu delako. Azken orduetan 8 positibo gehiago erregistratu dituzte: 3 Lekeition, 3 Ondarroan eta bana Amoroton eta Berriatuan.