Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Markina-Xemeingo Uhagon osteko bolatokia itxi dute haizeak eragindako kalteengatik

Denbora gutxian bigarrenez apurtu da bolatoki horretako estalpea. Urtarrilean ere, haizeak plastikozko estaldura zulatu zuen.

Uhagon atzeko bolatokia apurtuta.
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2021/02/10

Orain dela asteburu bi izandako haize denboraleak Uhagon kulturgunearen atzean dagoen bolatokiaren estalpea apurtu eta egurrezko egituran ere kalte handiak eragin zituen, eta arriskuak saihesteko itxi egin behar izan dute.

Denbora gutxian bigarrenez apurtu da bolatoki horretako estalpea. Urtarrilean ere, haizeak plastikozko estaldura zulatu zuen, eta urtarrilaren 20an ibili ziren Markina-Xemeingo Hiru Txirlo (MX3T) elkartekoak konponketak egiten. Hobeto eutsiko zuelakoan, plastiko sendoagoa jarri zutela azaldu du Mikel Urkia Zuloaga MX3T elkarteko kideak. Baina, itxura denez, zurrunbiloa sortu zen azpian, eta konponketak egin eta 12 egunera, plastikoko estalpea arrakalatzeagaz gainera egurrak ere apurtu zituen haizeak. Bolatokiaren egoera ikusita, Markina-Xemeingo Udalari eman zioten horren berri. «Orain arte gu ibili gara konpontzen, baina gastu ekonomikoagaz gain, buruhauste handia eragiten digu egoera honek; haize apur bat egiten duenean zer edo zer gertatuko ote den adi egon behar izaten gara, eta neketsua egiten ari zaigu», azaldu du Urkiak.

Aurten bost urte. Markina-Xemeingo herrigunean ere bola jokorako aukera eskaini eta bola jokoaren zaletasuna biziberritu asmoz prestatu zuten MX3T elkartekoek Uhagon kulturgunearen atzeko partean dagoen bolatokia 2018ko ekainaren 17an. Ordutik hainbat txapelketa egin dira bertan bai nagusi zein gazteenak (Karmen Egunekoa, Bizkaikoa…), eta entrenatzeko gune ere izan da bolarientzat.

Urte hauetan MX3T elkartekoak arduratu dira egitura zaintzeagaz, eta estalpeagaz ez dute zorte gehiegirik eduki. 2018ko jaietarako toldo urdina jarri zioten, eta hurrengo urteko San Fermin egunean dena kendu eta jarri zuten berria. Hasieratik, baina, apurtzen joan da aldiro-aldiro. «Zuhaitzen adarrak jausten dira eta estalpea zulatzen dute». Arrazoi bat edo beste, guztira, zazpi bider apurtu da estalpea.

Elkartekoek jakitera eman dutenez, plastikozko estalpea barik, aterpe egokiago bat egiteko eskaera egin dute udalean, aurrekontu bat eskatu dute eta prest agertu dira auzolanean egiteko. «Birritan eskatu dugu, bai aurreko udal gobernuari eta gaur egungo udal gobernuari, baina, biek erantzun bera eman digute. Esan digutenez URAk ez du baimenik ematen errekatik hurre ezin da-eta ezer eraiki».

Ilusio handiagaz zeuden MX3T elkartekoak. 2019an elkartea sortu eta indar handiagaz hasi zuten 2020 urtea, baina COVID-19aren ondorioz bertan behera geratu zitzaizkien asmo guztiak. Orain, berriz, herriguneko bolatoki barik geratu dira. «Pena handia ematen digu bolatokiaren egoerak. Gainera, aterperik barik egoterakoan pista ere apurtuko dela ikusten dugu».

Uhagon kulturgune atzeko bolatokia apurtuta

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.