Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Urrirako amaituko dute Mutriku eta Deba lotuko dituen pasealekua

Lanak datozen egunotan aterako dituzte lehiaketara. 491.104 euroko aurrekontua du kontratuak eta bost hilabeteko exekuzio epea. Estuarioaren ibilbidea jarraituko duen pasealekuak Ondarbeltz eta Urazamendik kaleko 10. atariaren aurrea batuko ditu.

Ruben Andonegi Mutrikuko Hirigintza zinegotzia, Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatua, Gilen Garcia Debako alkatea eta Ion Ganbra Mutrikuko zinegotzia eta Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren foru zuzendaria, gaur goizean, proiektua aurkezten
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/02/10

Gipuzkoako Foru Aldundiak Ondarbetz hondartzaren eta Mutriku eta Deba batzen dituen zubiaren artean pasealeku bat egitea onartu du aste honetako Diputatuen Kontseiluan. “Proiektua eta pleguak martitzenean [otsailak 9] onartu ziren”. Modu horretara, Mutriku eta Deba oinez lotuko dituen pasealekuari amaiera emango diote.

Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak gaur [otsailak 10] eman ditu proiektuari buruzko xehetasunak. Mutrikuko eta Debako udal ordezkariekin batera egin duen agerraldian esan duenez, okerrik ezean, pasealekuaren azken zatiko lanak urrirako amaitzea aurreikusten dute. Esku hartze hori gauzatzeko lanok datozen egunotan aterako dituzte lehiaketara; 491.104 euroko aurrekontua du kontratuak eta bost hilabeteko exekuzio epea.

Gorriz markatuta dagoen zatian egingo dute ibilbidea. Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Obra bere osotasunean aurretik zergatik egin ez zuten ere azaldu du diputatuak. Mutriku eta Deba batzen dituen GI-638 errepidea hobetzeko lanak egin zituztenean, obra hori pasealekua egiteko ere baliatu zutela esan du, baina Urazamendiko ibilbidea proiektu horretatik kanpo geratu behar izan zela. “Proiektutik kanpo geratu zen. Batetik, kolektore berria sartzeko proiektua egin behar zelako eta, bestetik, Debegesak egin beharreko planeamenduak ez duelako aurrera egin”.

Azpimarratu duenez, bertatik ibiltzen diren oinezkoen “arrisku handiko egoerak” saihesteko eraikiko dute pasealekuaren azken zatia. 2020ko martxoaren amaieran ireki zuten Mutriku Ondarbeltzekin batzen duen pasealekua, baina orduz geroztik Urazamenditik datozenek errepidearen bazterretik ibili behar izan dute nahitaez. “Horrek istripuak izateko arrisku handiko egoerak sortzen ditu. Egoera honi irtenbide emateko, Bide Azpiegitura departamenduak saneamenduko kolektorea eraikitzeko proiektua idatzi duenean kolektore gainetik Ondarbeltzetik pasealekua egiteko aukera ikusi du, Debegesako planeamenduari itxaron gabe”.

Urazamendik kaleko dorre altuaren aurrean ipiniko dute egingo dute oinezkoen igarobidea

460 metro edukiko ditu pasealekuak, eta Ondarbeltzeko aparkalekua eta Urazamendik kaleko 10. atariaren aurrea batuko ditu. Zehaztu duenez, estuarioaren ibilbidea jarraituko du. “Harri-lubeta bat eraikiko da. Saneamenduko hodia bertan joango da eta, gainean, oinezkoen pasealekua”. Pasealekua osatzeko, gainera, Mutriku eta Deba batzen dituen zubitik Urazamendik kalearen 10 zenbaki parera arte dagoen 375 metroko espaloi zatia ere aprobetxatuko dute. Lehendik eraikita dagoen espaloi zatia eta ibilbide berria semaforodun igarobide batekin batuko dituzte.

Urazamendi auzora egindako bisitan, gainera, Mutriku eta Deba batzen dituen zubia berreraikitzeko bigarren faseko lanei buruzko zertzelada batzuk ere eman ditu Oiarbidek. Proiektuaren ardura Kultura sailarena bada ere, aldundiak lanak Construcciones Moyua enpresari esleitu dizkiola aurreratu du. “Zubiko lanak abendurako amaitzea aurreikusten dute”.
Erlazionatutako edukiaMutriku eta Debako EAJren kritika

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.