Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Lea-Artibaiko hondakin bilketa sistema Bizkai osora zabalduko da martxoan

2018az geroztik Lea-Artibain proba pilotua egin dute, eta "emaitzak onak" izan direla eta, martxoaren 1etik aurrera sistema hori lurralde osora zabaltzea erabaki du aldundiak. Martxoaren 1etik aurrera beraz, animalia hondakinak ere birziklatu egingo dira Bizkai osoan.

Elena Unzueta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatua, erdian, aldundiaren proiektua aurkezten. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/02/16

Lea-Artibaik 2018an hasitako bideari jarraituko dio martxoaren 1etik aurrera Bizkaia osoak. Egun horretatik aurrera, edukiontzi marroian, dagoeneko jasotzen zirenez gain, haragi eta arrain hondakinak ere bota ahalko dituzte Bizkaiko bizilagun guztiek. Bizkaiko Foru Aldundiak hondakin organikoak tratatzeko sistema aldatu du, eta aldaketa hori beste urrats bat dela esan dute.

Hondakin mota horiek zenbait aldaketa ekarriko dituzte prozesuetan eta, gainera, bilketa bolumena gehituko da. Horren ondorioz, foru erakundeak halako hondakinak tratatzeko azpiegitura nagusia egokitu du (Bizkaiko Konpostegia) eta, aldi berean, tratamendu aukera teknologiko berriak bilatu direla jakitera eman du. Zeregin horri esker, hurrengo hilabeteetan Berriatuan, Getxon eta Igorren eskualdeko konpostatze planta berriak ipiniko dira.

Bizkaiko Konpostegia egiteko, aurretik zeuden instalazioak aprobetxatu dituzte, eta urtebete behar izan dute horiek egiteko; lanak iaz amaitu zituzten. Egokitzapen lanak amaitu eta gero, azkeneko hilabeteetan probak egin dituzte, “funtzionamendua aztertzeko”. Une honetan plantak urtean 10.400 tona biohondakin tratatzeko gaitasuna dauka. Inausketa hondakinen tratamenduari erreparatuz, edukiera ere antzekoa da. Prozesuak zortzi aste irauten ditu, eta urtean gutxi gorabehera 12.2000 tona konpost sortuko dira.

Gaur egun Bizkaiko Konpostegiak hondakinak pilatzeko 300 metro karratuko nabea dauka. Bertan, hondakinak bildu eta poltsak irekitzen dira. Gero, bereizketa egiten da akats baten ondorioz bota diren hondakin ez konpostagarriak kentzeko.

Lea-Artibaiko proiektu pilotua 2018an hasi bazen ere, Mutrikun 2016ko uztailean hasi ziren bosgarren edukiontziaren sistemarekin. Bai Lea-Artibain eta baita ere Mutrikun bosgarren edukiontziaren sistema ezartzeaz batera hasi ziren animalia hondakinak ere birziklatzen.

Erlazionatutako edukiaDATUAK: Lea-Artibaiko 2020ko hondakin bilketa, datuetanEH Bildu: “Lea-Artibain ezarri genuen hondakin bilketa sistema baliagarria izan da, aldundiak Bizkai osora zabaldu du eta”

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.