Ondarroa gune gorritik atera da
Azken 24 orduetan 4 kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain: 2 Ondarroan eta bana Lekeition eta Markina-Xemeinen. Atzo Ondarroa gune gorrian bazegoen ere, gaur intzidentzia tasa 10 puntu inguru jaitsi da, eta gune laranjan egotera pasatu da. Ez Mutriku eta ezta Lea-Artibaiko herri bat bera ere ez daude gune gorrian.
Azken 24 orduetan COVID-19arekin kutsatutako 4 kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain: 2 Ondarroan eta bana Markina-Xemeinen eta Lekeition. Markina-Xemein kenduta, gainerako herrietako intzidentzia tasak berdin mantendu edo behera egin dute; Markina-Xemeingo intzidentzia tasak 10 puntuko gorakada eduki du, baina gune horian egoten jarraitzen du.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 722,89 (=)
- Aulesti: 149,70 (=)
- Berriatua: 397,77 (azken orduetan 90 puntu inguru jaitsi da)
- Etxebarria: 134,23 (azken orduetan 130 puntutik gora jaitsi da)
- Gizaburuaga: 500 (=)
- Ispaster: 0 (=)
- Lekeitio: 415,11 (=)
- Markina-Xemein: 99,50 (azken orduetan 10 puntu inguru igo da)
- Mendexa: o (=)
- Munitibar: 218,34 (=)
- Mutriku: 112,91 (azken orduetan 20 puntu inguru jaitsi da)
- Ondarroa: 490,25 (azken orduetan 10 puntu inguru jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0 (=)
Gune gorrian dauden herrien zerrenda ere gaur [otsailak 17] eguneratu du Jaurlaritzak, eta gero eta gutxiago dira zerrenda horretan dauden Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herriak:
- 5.000 biztanletik gora dutenak: Berango (784,58), Bergara (512,1), Bermeo (626,85), Derio (913,38), Elgoibar (814,56), Getxo (651,05), Gorliz (522,33), Gueñes (883,74), Oñati (1.430,07), Santurtzi (648,63) eta Sopela (713,47).
- 5.000 biztanle baino gutxiago dutenak: Barrika (522,53), Lantaron (529,1), Lemoiz (556,88), Lezama (580,19), Loiu (649,07), Mendaro (1.229,31), Plentzia (636,36), Urduliz (575,86) eta Zamudio (513,13).