Azken orduetan positibo bakarra erregistratu dute Lea-Artibai eta Mutrikun
Kasu bakarra Ondarroan erregistratu dute. Intzidentzia tasak behera egiten jarraitzen du. Azken orduetan mantendu edo behera egin du herri guztietan; herri baten ere ez du gora egin. Aipagarria da Mutrikuko tasa 120 puntu inguru jaitsi izana.
Adituek iragarri modura, intzidentzia tasak beheranzko joerari eusten jarraitzen dio. Hala, azken orduetan bakarrik positibo bat gehiago erregistratu dute Lea-Artibain, eta kasu hori Ondarroan atzeman dute. Intzidentzia tasak behera egin duen herrien artean, aipatzekoa da Mutrikuko kasua. Izan ere, azken horretan 120 puntu inguru jaitsi da; 218,34ko tasa edukitzetik 94,09koa edukitzera pasa da.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 722,89 (=)
- Aulesti: 149,70 (=)
- Berriatua: 318,22 (azken orduetan 80 puntu inguru jaitsi da)
- Etxebarria: 0 (atzo 134,23ko tasa zeukan)
- Gizaburuaga: 500 (=)
- Ispaster: 0 (=)
- Lekeitio: 373,60 (azken orduetan 40 puntu inguru jaitsi da)
- Markina-Xemein: 99,50 (=)
- Mendexa: o (=)
- Munitibar: 94,09 (azken orduetan 120 puntu inguru jaitsi da)
- Mutriku: 112,91 (azken orduetan 20 puntu inguru jaitsi da)
- Ondarroa: 478,58 (azken orduetan 12 puntu inguru jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0 (=)
Gune gorrian dauden herrien zerrenda ere atzo [otsailak 17] eguneratu zuen Jaurlaritzak, eta gero eta gutxiago dira zerrenda horretan dauden Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herriak:
- 5.000 biztanletik gora dutenak: Berango (784,58), Bergara (512,1), Bermeo (626,85), Derio (913,38), Elgoibar (814,56), Getxo (651,05), Gorliz (522,33), Gueñes (883,74), Oñati (1.430,07), Santurtzi (648,63) eta Sopela (713,47).
- 5.000 biztanle baino gutxiago dutenak: Barrika (522,53), Lantaron (529,1), Lemoiz (556,88), Lezama (580,19), Loiu (649,07), Mendaro (1.229,31), Plentzia (636,36), Urduliz (575,86) eta Zamudio (513,13).