Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Errautsak gordetzeko kolunbarioa prestatzen ari da Lekeitioko Udala

Ordenantza onartutakoan, udalerrian erroldatuta dauden, jaio diren edo udalerriagaz lotura daukaten pertsonen errautsak utzi ahalko dira bertan.

Lekeitioko hilerreian prestatzen ari diren kolunbarioa. Argazkia: Lekeitioko Udala
Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/02/22

Laster egongo da prest Lekeitoko hilerriko kolunbarioa, eta bere erabilera eta okupazioa arautzeko ordenantza bat aterako du Lekeitioko Udalak. Baina, ordenantzaren prozedura martxan jarri aurretik, herritarren artean galdeketa bat egingo dutela jakitera eman du udalak.

Ordenantzaren zirriborroa udaleko bulego orokorretan eta udalaren webgunean daukate eskura interesdunek, eta ekarpenak bulego orokorrean bertan edo udalaren helbide elektronikora idatzita (udala@lekeitio.eus) egin ahalko dituzte. Ekarpenak martxoaren 3ra arte egin ahalko dira.

Ordenantza onartutakoan, udalerrian erroldatuta dauden, jaio diren edo udalerriagaz lotura daukaten pertsonen errautsak utzi ahalko dira bertan, udaletxean eskaera egin eta aldeko ebazpena jaso ondoren. Udalak argitu duenez, hilerrian senitartekoak ehortzita dituztenek ere, baldin eta lehen graduko ahaideak badira (aita, ama eta seme-alabak), gorpua hobitik ateratzen denean errauts kutxatila utzi ahal izango dute bertan, aurretik eskaria eginda.

Kolunbarioa 10 urtez erabili ahal izango da, baimenaren jakinarazpena egiten denetik zenbatzen hasita. Emakida epea behin bakarrik luzatu ahalko da, beste hamar urtez, eta horretarako eskaria epe hori amaitu baino hilabete aurretik egin beharko da gutxienez.

Udalak azaldu duenez, eskari bakoitzeko gehienez ere hiru errauts kutxatila gorde ahalko dira Kolunbarioan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.