Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskara Bizkaian hitz egiten diren beste hizkuntzen aterpe eta zubi dela dio aldundiak

Bizkaian 120 hizkuntza baino gehiago hitz egiten direla adierazi du aldundiak bultzatuta egindako azterketak. Euskara eta gazteleraz gain lau dira jatorri hizkuntza nagusiak Bizkaian: Galegoa, arabiera, tamazight eta errumaniarra.

Ezkerretik eskumara, Xabier Arauzo, Lorea Bilbao, Xabier Aierdi eta Belen Uranga. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia.
Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/02/22

Bizkaian dauden hizkuntzen inguruko azken ikerketa aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Zehaztu dute ikerketa burutu dutela euskara, gaztelania eta ingelesa ez diren Bizkaiko Hizkuntza-aniztasunaren ezagutza edukitzeko. Bizkaian ditugun hizkuntza guztiak ditugu aberasgarri, eta nahiko genuke gainera guzti horiek euskara ere etxeko sentitzea, edota zubigile ikustea, euskarara hurbiltzeko gogoa eta ilusioa edukitzea, eta beraien hizkuntzekin batera euskara bera ere beraientzat hartzea”, azaldu du Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak.

Bilbaok adierazi zuenez, ondorio argia atera da Bizkaiko Hizkuntzen mapa eginda: lurraldeko gizartea ama hizkuntzetan oso aberatsa dela, anitza. “120 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira”.

Azpimarratu dute euskaratik eta euskaraz hizkuntza guztien balioa aitortzea dela euren helburua. “Euskara eta gazteleraz gain badira Bizkaian hiru hizkuntza 10.000 hiztun baino gehiago dituztenak (Galegoa, arabiera, tamazight…) eta 1.400 hiztun baino gehiago dituzten beste zazpi hizkuntza. Bizkaian presente dauden herritar guzti horien hizkuntzak ez ditugu ezkutatu nahi, hizkuntza horien berri eman nahi dogu, eta hizkuntza horiek erabiltzen dituzten herritarrak animatu bakoitzak bereari eustera”. Eta esan dute ez dutela nahi euskararen etorkizuna gainontzekoak baztertuta edo ukatuta eraiki nahi. “Sendo nahi dugu euskara, baina guztienganako errespetuan eta guztiengandiko errespetuan, euskararen lurraldeetan, guztion aterpe bezala eta guztion arteko zubiak eraikiz, inorena ezkutatu barik, elkarrenganako errespetuan eraikitako aniztasunean”.

2019. urtean Bizkaian 115.686 biztanle ziren jatorria atzerritarra zutenak, biztanleriaren %10. Horietatik 93.878 biztanle (%81,1) dira hogei estatu nagusitatik etorritakoak. Horien artean, gaztelania jatorri hizkuntza ofiziala duten hamar estatu dira: Kolonbia, Bolivia, Paraguai, Nikaragua, Venezuela, Ekuador, Peru, Argentina, Honduras eta Kuba; orotara, 50.230 biztanle.

Marokotik eta Aljeriatik etorritako biztanleak kontuan hartuz, arabierak ere presentzia esanguratsua dauka Bizkaian; arabiera eta Tamazight jatorri hizkuntza gisa daukate 13.435 biztanlek.

Jatorria Portugalen edo Brasilen duten biztanleak, ostera, 5.793 dira eta portugesa dute jatorri hizkuntza gisa.

Halaber, ondorengo jatorri hizkuntzetako bat daukaten biztanleen kopurua altua da Bizkaian: errumaniera (11.119), mandarin txinera edota kantonera (4.159), frantsesa (2.529), baita Senegalen jatorria duten Wolof, fula edota serer hizkuntza (hiru horien artean 3.259); bestalde, Nigeriatik etorritakoak Jorubera, igboera eta hausa hizkuntzak dituzte, guztira 1.877 hiztun eta Pakistanetik etorritakoen hizkuntzak (Urdu eta Punjabera) 1.477 biztanlek hitz egiten dituzte. “Ez dira ahaztu behar jatorri lurraldeetako hizkuntza ofizialak ez direnak, horiek presentzia txikia daukaten arren”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.