Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Munduko Kopa lehiatzetik Munduko Txapelketa lehiatzera pasatuko da Quincoces

Nahia Quincoces Mendexako mendi eskiatzaileak Munduko Koparen 4. proba lehiatu du astebutuan Italian, eta datorren astean Munduko Txapelketen lasterketak lehiatuko ditu Andorran.

Argazkia: Jesus Dymages.
Aintzina Monasterio Maguregi
Mendexa
2021/02/22

Munduko Koparen 4. jardunaldian parte hartu du Nahia Quincocesek asteburuan. La Marmota Trophy proba lehiatu du Val Di Martellen, Italian. Zapatuko esprint lasterketa 24. amaiatu zuen, eta domekako banakako lasterketan 25. sailkatu zen.

Bi egunotan asko gozatu du. Sentsazio onekin, gustura aritu da, eta ibilbidea zoragarria izan dela azpimarratu du mendexarrak: “Fisikoki ez nago beste urteetako moduko sasoian, baina lasterketa hau batez ere lekuagatik eta ibilbideagatik berezia izan da. Estazio gabeko leku batean egin dugu, leku oso polita. Ibilbide zoragarria izan zen, egun ona eta elur ona izan ditugu. Nahiz eta ez egon aurrekoekin lehiatzen, pila bat gozatu nuen”.

Beste proba batzuetakoekin konparatuta, esprinta arina eta laburra izan zela azaldu du. Lehenengo txanda egin, eta final-laurdenetara sailkatu zen, eta bertan, eskiak motxilan ipintzeko momentuan apur bat trabatu zen, eta denbora galdu zuen: “Hor galdu nituen aukerak finalaurrekoetara sailkatzeko”.

Banakakoaren hasiera “oso polita” izan zela dio: “Baso batetik hasi ginen. Atzean hasi nintzen, eta pixka bat inbutua sortu zen. Ahal zen ondoen postua hartzen ibili ginen, atzean ez geratzeko”. Nahiz eta atzean hasi, postuak aurreratzeko asmoz aritu zen, baina ezin izan zuen bere helburua bete.

Martxoaren azken asteburuan Italian lehiatuko dute Munduko Koparen azkenengo jardunaldia, eta oraindik ez daki bertan egongo den.

Italiatik Andorrara. Munduko Koparen asteburuko probaren ostean, Andorrara begira daude mendi eskiatzaileak; datorren astean Munduko Txapelketak lehiatuko dituzte bertan. 

Quincoces, printzipioz, errelebokako lasterketan ariko da eguaztenean [martxoak 3] eta banakakoan zapatuan [martxoak 6]. Errelebokako lasterketarako “ilusio berezia” dauka: “Ana eta Marta indartsu daude. Lasterketa mota hau gutxitan egiten dugu, eta ilusio berezia egiten dit parte hartzeak. Bi horiek egingo ditut eta ez dakit besterik egingo dudan, oraindik ez dago argi”.

Denboraldi hasieratik begiz jota daukan hitzordua da Andorrakoa, eta ilusioz dago. Ibilbideak itxura ona daukala zehaztu du: “Elurraren arabera izango da, eta oraindik ziur ez dakigu, baina hasiera batean ipini duten ibilbideak itxura oso ona dauka, eta ibilbide hori egitea lortzen badute, oso polita izango da. Ea lortzen den. Oraindik egunak falta dira, eta eguraldiak aginduko du”.

Bestalde, martxoko bigarren asteburuan, Frantzian distantzia luzeko bikotekako lasterketa lehiatuko du: “Pentsatzen dut joango naizela. Bigarren talde moduan joango naiz, oraindik ez dakit zein izango den nire bikotea, baina uste dut Fatima izango dela”.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.