Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Lea-Artibain duela bi urte baino hondakin gutxiago sortu zen iaz

Azken bost urteetako joerari eutsiz, iaz hondakin guztien kopurua %2,4 jaitsi zela esan du Lea Artibai Amankomunazgoak. 2019tik 2020ra errefusa kopurua jaitsi bada ere, oraindik ere batzen den hondakinen zatirik handiena dela diote (%55,21).

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/02/23

Lea Artibai Amankomunazgoak iazko hondakin bilketaren datuak jakinarazi ditu. Datuak aztertuta ondorioztatu dute iaz duela bi urte baino %2,4 hondakin gutxiago sortu zela Amankomunazgoa osatzen duten herrietan (Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa, Etxebarria, Berriatua, Ziortza-Bolibar, Ispaster eta Gizaburuaga –Gizaburuaga iazko abenduan atera zen Amankomunazgotik–). Hondakin gutxiago sortzea azken bost urteetako joera dela esan dute. Dena dela, oraindik orain sortutako hondakin guztien erdia baino gehiago (%55,21) errefusa dela diote.

Amankomunazgoa osatzen duten herrien artean Ondarroa da errefusa gutxien sortzen duen herria; batazbestekoa %55,21 bada ere, Ondarroan %52,83 sortzen da. Atzetik datoz Ziortza-Bolibar (%55,30), Lekeitio (%56,02), Markina-Xemein (%56,62), Berriatua (%58,97), Etxebarria (%61,25) eta Ispaster (%70,05).

Etxealdiak iraun zuen hilabeteetan %6,23 hondakin gutxiago sortu zela ondorioztatu dute

Oro har, birziklatzera bideeratzen diren hondakinek “joera ezegonkorra” erakusten dutela esan dute. “Batzuk igo egin dira, eta beste batzuk jaitsi”. Hala, iaz 2019an baino %3,25 hondakin organiko gehiago jaso zuten, eta edukiontzi horiko hondakinak ere igo egin ziren iaz (%7,99). “Olioaren bilketa ere igo egin zen (%6,55)”. Baina paperaren eta kartoiaren bilketa, beirarena eta edukiontzi zurira botatako materialena jaitsi egin zen: %1,09, %13,42 eta %12,87 jaitsi ziren, hurrenez hurren. “Kontuan edukita martxotik maiatzera etxealdia egon zela, hondakin mota batzuen bilketan beherakada gertatzea kontsumoa jaistearen ondorio izan liteke. Beiraren kasuan, esaterako, hein handi baten tabernak itxita egoteagatik izan liteke”. Ildo horretatik, organikoa gehiago jaso izana etxean gehiago sukaldatu zelako izan litekeela diote.

Bestelako aipamena egin dute pilen kasuan. Izan ere, ia bikoiztu egin da jasotako pila kopurua. “2019an 1.567 kilo jaso ziren eta iaz 2.580. Datua ikaragarria da”.

Konfinamenduaren eragina. Etxealdiak iraun zuen tartean hondakin gutxiago sortu zela ere ondorioztatu dute. “Urteko lehen hilabeteetan %3,39 hondakin gutxiago sortu zen, aurreko urteetako antzeko datua. Etxealdiak iraun zuen tartean, baina, %6,23 hondakin gutxiago sortu zen”. Uda sasoian, baina, 2019an baino %1,71 hondakin gutxiago sortu zen. “Udan hondakinen murrizketa moteldu egin zen”.

Erlazionatutako edukiaLea-Artibaiko hondakin bilketa sistema Bizkai osora zabalduko da martxoanEH Bildu: “Lea-Artibain ezarri genuen hondakin bilketa sistema baliagarria izan da, aldundiak Bizkai osora zabaldu du eta”

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.