Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Oihana Kortazarrek bere lehen elur gaineko lasterketa irabazi du

Nahiz eta diziplina horretako lehen lehia izan, erraz nagusitu da Mutrikun bizi den korrikalari elgetarra. Elur gaineko lasterketekin jarraitzeko asmoa dauka.

Oihana Kortazar (erdian), Rebeca Mariño eta Nuria Dominguez bigarren eta hirugarren sailkatuekin. Argazkia: Felix Corchado
Eider Mugartegi
Mutriku
2021/02/23

Mendiko lasterketa gehienak bertan behera geratu direla-eta elur gaineko lasterketak egitera animatu da Mutrikun bizi den Oihana Kortazar korrikalari elgetarra. Zapatuan [otsailak 20] La Covatilla (Bejar, Salamanca) eski estazioan lehiatu zen elur gaineko lasterketan parte hartu zuen, eta nahiz eta diziplina horretako bere lehen lehia izan, erraz gailendu zen. Ordubete eta 36 minutuko denborarekin amaitu zuen Kortazarrek proba. Hasieratik jarri zen lasterketaren buruan eta hala amaitu zuen. Rebeca Mariñok lortu zuen zilarra eta Nuria Dominguezek brontzea.

Sei kilometroko zirkuituari bi itzuli eman behar izan zizkioten korrikalariek, guztia elur gainean eta 600 metroko desnibel positiboarekin, eta diziplina berria zuen arren, ondo moldatu zen Kortazar.  Jakitera eman duenez, elurretan kranpoiekin oinez ibiltzera ohituta dago, baina ez korrika egitera: “Ibili izan naiz kranpoiekin oinez, baina ez korrika. Hala ere, distantzia nahiko motza zenez, 12 kilometro, egiteko moduan eta entrenamendu bezala hartzeko moduan behintzat banengoela pentsatu nuen. Era  horretara joan nintzen, planteamendu horrekin, eta nahiz eta jakin ez zela nik kontrolatzen nuen diziplina bat, nire korrika egiteko moduan ohikoa den bezala, nire erritmora atera nintzen, eta ondo joan zen”.

Kortazar: “Ez zen izan lasterketa luzeetan eguraldi txarra egiten duenean bezala, kilometroak eta kilometroak egoten zarela goiko partean denboralearen menpean. Minutu gutxi batzuk izan ziren, baina hotz handia egin zuen”

Eguraldia, ordea, ez zuten lagun izan, eta goiko partean haizeak gogor jotzen zuela zehaztu du korrikalariak. “Elur-bisutsak elur izoztua altxatzen zuen eta hanketan jotzen zintuen baten bat harriak jaurtitzen egongo balitz bezala. Hala ere, goiko partetik azkar igarotzen ginen. Mendiaren goiko partera heldu, tontorra zeharkatu eta behera berriro. Ez zen izan lasterketa luzeetan eguraldi txarra egiten duenean bezala, kilometroak eta kilometroak egoten zarela goiko partean denboralearen menpean. Minutu gutxi batzuk izan ziren, baina hotz handia egin zuen”.

Hala ere, esperientzia berria gustuko izan du korrikalariak, eta errepikatzeko asmoz dago. Horrela, hemendik hamabost egunera Sorian lehiatuko den beste elur gaineko lasterketa batean parte hartzeko asmoa dauka.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.