Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Sarai Larrinaga etxebarritarrak brontzezko domina irabazi du Espainiako txapelketan

Zapatuan [otsailak 20] Castellon (Valentzia) lehiatu den 18 urtez azpiko txapelketako disko jaurtiketa proban parte hartu du. Bere marka hobetzea lortu du Durango Kirol Taldeko atleta gazteak.

Sarai Larrinaga Lejardi. Argazkia: Durango Kirol Taldea
Eider Mugartegi
Etxebarria
2021/02/23

Sarai Larrinaga Lejardi atleta bikain aritu da asteburuan Castellon (Valentzia)  jokatu den 18 urtez azpiko Espainiako txapelketan. Etxebarriko atletak brontzea lortu zuen disko jaurtiketan 37,64 metroko marka eginda.

Emaitzagaz “pozik” agertu da Durango Kirol Taldeko atleta. Azaldu duenez, zapatuan [otsailak 20] 17:00etan jokatu zen proba, eta 15: 30 ingururako zegoen pistan “beroketak egin, pista ikusi eta lasaitzeko”. Lehenengo jaurtiketan lortu zuen podioaren 3. mailara igotzeko aukera eman dion marka egitea. “Itxaropen asko nituen, azken baten, nire buruarengan sinistu behar nuen bakarrik, egin ahal nuela pentsatu eta konfiantza eduki”. Lehenengo jaurtiketa eginda, oraindik beste jaurtiketa hobeago bat egiteko asmoa zeukan, baina urduritasunak gehiago egin ziola aitortu du. Izan ere, bigarren aldia izan da Espainiako txapelketan diskoagaz parte hartzen duena; pisuagaz gehiagotan parte hartu du.

Euskadiko absolutu txapelketan bere marka metro batean hobetu zuen Larrinagak, eta marka hori hobetu egin du oraindik Castellon. Bere markarik onena egitea lortu du; aurreko marka 36,75 zen. Esan duenez, denbora gutxi darama diskoan lehiatzen, Iruñean jokatu zuen Euskadiko txapelketa eta Durangon hurrengo, baina neguko denboraldi bikain bat egitea lortu du; brontzezko domina bi jantzi ditu atleta gazteak, Euskadikoa eta Espainiakoa.

Castelloko probagaz, Larrinagak amaitu du neguko disko denboraldia, eta entsegatzen jarraituko du ekainean hasiko duten udako denboraldirako prest egoteko. Pisuagaz jarraituko du ordea lehian. Aurreratu duenez, zapatuan [otsailak 27] Euskadiko txapelketa lehiatuko du, eta datorren hilean Espainiako txapelketa edukiko du Bartzelonan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.