Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Urrezko Harrijasotzaile Txapelketaren finalean ariko da Inhar Urruzuno

Ondarrutarrak Beñat Telleriaren eta hirugarren finalaurreko irabazlearen aurka neurtu beharko ditu indarrak finalean. Norgehiagoka martxoaren 14an jokatuko dute Azpeitian.

Inhar Urruzuno eta Iñigo Eizagirre, finalaurrekoa jokatu ondoren. Argazkia: Egursport.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/02/23

Inhar Urruzuno harrijasotzaile ondarrutarrak asteburuan Leitzan jokatu zen finalaurrekoan erraz gainditu zuen Iñigo Eizagirre Eiza-k egindako marka, eta horri esker 2021 Urrezko Harrijasotzaile Txapelketaren azken fasera igarotzeko txartela lortu du. 79 jasoaldi egin zituen, aurkariak baino hamar gehiago. Jon Irañetak ere finalaurrekoan egon behar zuen, baina min hartuta dagoenez, ezin izan zuen parte hartu.

Zortzi arroako harri bakoitzagaz bi minutu eta erdiko saioa egin behar izan zuten bi harri jasotzaileek. Urruzunori bigarren txandan aritzea egokitu zitzaion, eta modu horretara, aurkariaren erreferentziak jakinda ekin zion lanari. “Kopagaz topera jotzera irten nuen, eta hor abantaila lortzea zen nire helburua. Oso gustura ibili nintzen, eta aurkariarekiko zortzi jasoaldiko abantaila lortu nuen. Ezer arrarorik gertatu ezean, finalaurrekoa irabaziko nuela banekien”. Gorozikakoak 40 bidar jaso zuen 100 kiloko kopa, 18 bidar 100 kiloko kubikoa eta 21 bidar 100 kiloko bola. Eizak, ostera, 32 bidar jaso zuen 100 kiloko kopa, 19 bidar 100 kiloko kubikoa eta 18 bidar 100 kiloko bola.

Inhar Urruzuno 100 kiloko kopagaz lanean. Argazkia: Egursport.

Txapelketaren finala martxoaren 14an jokatuko da Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan. Urruzunok beste bi arerioren aurka neurtu beharko ditu indarrak. Beñat Telleria eta hirugarren finalaurrekoaren irabazlearen aurka neurtu beharko ditu indarrak. Azken finalaurrekoaren irabazlea otsailaren 28an erabakiko da Mallabian; Mikel Lopetegi Urra, Gorka Etxeberria eta Jon Gisasola Zelai V egongo dira aurrez aurre.

Txapelketa hasi zuenean jarritako helburua beteta pozik agertu da ondarrutarra, baina txapela janztea zail ikusten duela aitortu du. “Zaila izango da, baina ez ezinezkoa. Helburu nagusia finalean sartzea zen, eta hori lortuta gustura nago. Hiru aste falta dira finalerako, ea sasoirik onenean ailegatzen naizen; nire aldetik, onena ematera aterako naiz plazara. Finala irabazteko faborito nagusia Urra da. Euskadiko txapelduna bera da eta dagoen mailan ikusita, finala irabazteko aukera handiak ditu”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.