Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Azken orduetan bi kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain

Markina-Xemeinen eta Ondarroan erregistratu dituzte kasuak, bana herri bakoitzean. Horren ondorioz, Markina-Xemeingo intzidentzia tasa zer edo zer igo da. Gainerako herrietan intzidentzia tasa bere horretan mantendu edo jaitsi egin da.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/02/24

Herenegun [otsailak 22] COVID-19arekin kutsatutako kasu bakar bat bera erregistratu ez bazuten ere, atzo [otsailak 23] bi kasu erregistratu zituzten Lea-Artibain. Hain zuzen, Ondarroan eta Markina-Xemeinen erregistratu dituzte kasu horiek, bana herri bakoitzean. Horren ondorioz, Markina-Xemeingo intzidentzia tasa 20 puntu inguru igo da. Gainerako herrietan intzidentzia tasa mantendu edo jaitsi egin da.

Gaur, gainera, 100 urte edo hortik gora duten herritarrei txertoa ematen hasi dira.

Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):

  • Amoroto: 0 (atzo 240,96ko tasa zeukan)
  • Aulesti: 149,70 (=)
  • Berriatua: 318,22 (azken orduetan 80 puntu inguru jaitsi da)
  • Etxebarria: 0 (=)
  • Gizaburuaga: 500 (=)
  • Ispaster: 0 (=)
  • Lekeitio: 152,21 (azken orduetan 40 puntu inguru jaitsi da)
  • Markina-Xemein: 99,50 (azken orduetan 20 puntu igo da)
  • Mendexa: o (=)
  • Munitibar: 0 (=)
  • Mutriku: 37,64 (=)
  • Ondarroa: 373,53 (azken orduetan 23 puntu jaitsi da)
  • Ziortza-Bolibar: 0 (=)

Joan den aste osoan Lea-Artibai eta Mutrikun 22 kasu erregistratu zituzten; duela bi aste (54) erregistratutako kasuen erdia baino gutxiago erregistratu zuten joan den astean. Hemen joan den astean herriz herri erregistratutako kasuak:

  • Ondarroa: 12
  • Lekeitio: 6
  • Berriatua: 2
  • Markina-Xemein: 1
  • Aulesti: 1
  • Amoroto: 0
  • Etxebarria: 0
  • Gizaburuaga: 0
  • Ispaster: 0
  • Mendexa: 0
  • Munitibar: 0
  • Mutriku: 0
  • Ziortza-Bolibar: 0

Gune gorrian dauden herrien zerrenda ere astelehenean [otsailak 22] eguneratu zuen Jaurlaritzak, eta gero eta gutxiago dira zerrenda horretan dauden Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herriak. Eguenean eguneratuko dute zerrenda. Momentuz ondokoak daude gune gorrian:

  • 5.000 biztanletik gora dutenak: Berango (660,7), Derio (898,16), Elgoibar (580,59), Getxo (523,7), Gueñes (594,24), Oñati (1.395,19), Santurtzi (661,69) eta Sopela (622,39).
  • 5.000 biztanle baino gutxiago dutenak: Barrika (522,53), Loiu (519,26), Mendaro (992,91), Urduliz (598,01) eta Gaubea (845,86).

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.