Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteak barne araudia egokituko du

Araudi berrirako proposamenak martxoaren 12ra orduko aurkeztu behar dira. Martxoaren 20an araudia erabaki eta zuzendaritza batzordea berrituko dute. Azken urtearen balorazioa egin du zuzendaritza batzordeak.

Beti jai jubilatuen elkarteko zuzendaritza batzordeko kideak: Arantza Garate eta Jose Alberdi.
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2021/02/24

Joan den urterako aurreikusita zituzten ekintza gehienak egiteko aukerarik eduki ez badute ere, martxan daude Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkartekoak. Elkartearen barne araudia egokituko dute orain 2007ko legera, eta martxoaren 20an batzar orokorra egingo dute joan den urteko balorazioa egin eta zuzendaritza batzordea berrizteko.

Elkartearen barne araudi berria elkartearen iragarki taulan jarri dute ikusgai, baina, horrez gain etxean irakurri nahi duenak kopia eskatu dezakeela azpimarratu dute zuzendaritza batzordeko kideek. “Aldaketarik egin nahi duenak edo proposamen bat egin martxoaren 12ra arteko epea edukiko du horretarako; batzarra egin baino 8 egun aurretik aurkeztu behar dira proposamenak, eta gero batzarrean emango zaio onespena”, zehaztu dute.

Zuzendaritza batzordea berrizteari dagokionez, batzar orokorra elkartearen egoitzan barik, jende kopuru gehiago bildu daitekeen areto batean egiteko asmoa adierazi dute zuzendaritza batzordeko kideek. “Pandemia dela eta, segurtasun neurriak bermatzeko leku handiago bat beharko dugu. Esperantza aretoan egitea aurreikusten dugu”.

Balorazioa. COVID-19 gaitza dela eta, azken urtean egitekoak ziren hainbat ekintza bertan behera utzi behar izan ditu elkarteak. Beti Jaiko zuzendaritza batzordeko kideek esan dutenez pandemia agertu zen momentuan bidai bat zeukaten lotuta Leon aldera (Espainia) eta egun batetik bestera irtetekoak ziren. “Adinekook arrisku handikoak ginenez, bidaia atzeratzea erabaki genuen. Abuztuan, berriz, egoerak hobera egin zuenean, kontaktuan jarri ziren gugaz ze asmo geneukan jakiteko, baina, momentuz, dena geldirik dago. Benidormera egiten den beste irteera ere ezin izan da egin”.

Urtero Karmen jaietan antolatzen duten karta jokoa ere ez zuten egiterik eduki. “Dena prest geneukan, kartak eta sariak erosita, mahaiak antolatuta eta gelak eta tenperatura hartzeko neurgailuak ere lortuta, baina, azkenean erabaki zen hobe zela ez antolatzea”. Eta ikastaroekin ere berdina gertatu zaie. “Memoria ikastaroa ere prest genuen, eta egun bakar baten eman ahal izan zen. Txakurren gaiaren inguruko kontzientziazioan eragiteko hitzaldi bat ere bageneukan lotuta albaitari bategaz eta abokatu bategaz eta ezin izan dugu egin”.

Jose Alberdik Bekobentara eramateko egindako errota. Argazkia: Jose Alberdi

85 urte egiten dituztenen omenaldia, Odoloste Eguna eta erromeria eta Bekobenta eskolako umeekin urtero egiten duten ekimena ere ez dute egiterik izan. “85 urteko bazkideei etxera eraman genien oparia Gabonetan, baina omenaldi barik geratu ziren. Bekobenta eskolan aurten, uraren balioaz jardun nahi genuen eta errota bat ere prestatu nuen bere erabilerak azaltzeko, pena handia eman digu ekimena bertan behera utzi behar izanak”, azpimarratu du Jose Alberdi Beti Jai elkarteko lehendakariak.

Esan dutenez, zer edo zer egiteko aukerarik noiz edukiko zain egon dira elkartekoak, baina ez dute aukera handiegirik eduki. Hala ere, Gabonetako otzararen zozketa antolatu zuten, eta San Roke egoitzakoekin ohiko irteera eta ekimenak egin ezinik egon badira ere, opariak bidali dizkiete gogoan dituztela adierazteko: “Garbitzen diren plastikozko karta batzuk oparitu genizkien, bai eta maskarak gordetzeko zorroak ere. Gabonetako otzara, berriz, Ziortza-Bolibarko Txelo Gandiagari atera zitzaion”.

Beti Jai elkarteko kideak Txelo Gandiagari Gabonetako otzara ematen. Argazkia: Beti Jai elkartea

Ostalaritza itxita egon denean elkartea ere itxita egon dela jakitera eman dute. Hala ere, jubilatuak batzen diren gela prest daukate metro eta erdira jarrita egoteko modura. “COVIDak ezer egiteko modurik ez digu utzi; desagertarazi egin gaitu”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.