Azken orduetan 5 kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain
Lekeition 4 kasu erregistratu dituzte, eta 1 Ondarroan. Bestetik, Mutrikuko tasa 0 da gaur [otsailak 26]. Datua azpimarratzekoa da. Izan ere, 5.000 biztanle baino gehiago dituzten herrien artean tasa hori daukan lehendabiziko herria da.
Azken 24 orduetan 5 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain: 4 Lekeition eta 1 Ondarroan. Mutrikun ez dute kasu gehiago erregistratu. Are gehiago, Mutrikun azken 14 egunetan ez dute kasu bat bera ere erregistratu. Ondorioz, gaur gaurkoz, Mutrikuren tasa 0 da. Datua azpimarratzekoa da. Izan ere, HITZAren eremuan kokatzen diren 5.000 biztanle baino gehiago dituzten herrien artean tasa hori lortzen duen lehendabiziko herria da (intzidentzia tasak zenbatzen hasi zirenetik).
Lekeitioko tasa 40 puntu inguru igo da, azken orduetan kasuak erregistratu dituztelako; gune horian egoten jarraitzen du. Gainerako herrietan intzidentzia tasa mantendu edo jaitsi egin da.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0 (=)
- Aulesti: 149,70 (=)
- Berriatua: 238,66 (=)
- Etxebarria: 0 (=)
- Gizaburuaga: 0 (atzo –otsailak 25– 500eko tasa zeukan)
- Ispaster: 0 (=)
- Lekeitio: 193,72 (azken orduetan 40 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 99,50 (=)
- Mendexa: o (=)
- Munitibar: 0 (=)
- Mutriku: 0 (atzo –otsailak 25– 18,82ko tasa zeukan)
- Ondarroa: 233,45 (azken orduetan 60 puntu inguru jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0 (=)