Hugo Chavezen heriotzaren urteurrena gogoratuko dute Ziortza-Bolibarren
Chavezen heriotzaren 8. urteurrena da martxoaren 6a. Eta horren harira, Ziortza-Bolibarko Udalak lore eskaintza egingo dio Simon Bolivar Museoan, 11:00etan. Ekitaldia COVID-19aren aurkako protokoloagaz egingo dela azpimarratu eta herritar guztiak ekitaldian parte hartzera gonbidatu dituzte.