Beste bost edukiontzi erre dituzte Lekeition
Zapatu gauean [otsailak 27] erre zituzten edukiontziak.
Zapatu gauean [otsailak 27] beste bost edukiontzi erre zituzten Lekeition, eta beste hiru oso kaltetuak geratu ziren. Ekintza eta jarrera horrek gaitzetsi ditu berriro ere Lekeitioko Udalak, “onartezinak” direla esan dute: “Herriko ondasunak herritarren artean ordaintzen ditugu eta honelako ekintzek min handia egiten diote Lekeitiori”.