Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lea-Artibaiko lau atleta Euskadiko txapeldun geratu dira

Pista estalitako Euskadiko Txapelketa lehiatu dute Lekeitioko Tximista Atletismo Taldeko bederatzi atletek eta Durango Kirol Taldeko Lea-Artibaiko zortzik.

Atletismoa Durango Kirol Taldea. Sarai Larrinaga, Izaro Aranburu eta Sara Asenjo, Donostian. Argazkia: Durango Kirol Taldea.
Aintzina Monasterio Maguregi
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/03/01

Pista estalitako Euskadiko Txapelketa lehiatu dute asteburuan Donostiako Belodromoan, eta horretan parte hartu dute Lekeitioko Tximista Atletismo Taldean eta Durango Kirol Taldean dauden Lea-Artibaiko hainbat atletek. Horien artean, Durango KTko Urtza Agirre Lersundi ondarrutarra, Sarai Larrinaga Lejardi etxebarritarra eta Xabat Oar Arteta Urkidi aulestiarra eta Tximistako Naia Garetxana Urkidi Euskadiko txapeldun geratu dira, zein bere kategoria eta modalitatean.

20 urtez azpikoen kategoriako Oar Artetak Heptatlon proban irabazi du urrezko domina, eta Espainiako Txapelketa lehiatzeko sailkatu da. 60 m-ko lasterketa irabazi zuen, eta 6,35m-ko marka egin zuen luzera-jauzian. Bigarren jardunaldian, hezietan onena izan zen, eta pertika-jauzian bere marka hobetu zuen Aulestiko atletak.

18 urtez azpikoen kategorian ari da Larrinaga, eta pisu jaurkietan 12,82m-gaz lortu zuen garaipena. Lekeitioko Tximista Atletismo Taldeko Alaine Imaz Cortazar txapeldunorde geratu zen, 10,39m-gaz. Kategoria bereko 800m-ko lasterketa irabazi zuen Agirrek, 2:24.36 denboragaz. Bestalde, Unax Solabarrieta ondarrutarra laugarren sailkatu zen 400m-tan, bere marka hobetuz.

Garetxana 18 urtez azpikoen jauzi-hirukoitzean nagusitu zen, 11,22 m-ko margakaz.

Durangoko taldeko Sara Asenjo Arrien eta Izaro Aranburu Rementeria aulestiarrak ere Belodromoan egon ziren. 20 urtez azpikoetan, pisu jaurtiketan zilarrezko domina lortu zuen Asenjok. 4 kiloko pisuagaz 10,90m-ko marka egin zuen; 13,44m egin zituen Maria Okomo irabazleak, eta Tximistako Terese de Madariaga Landak brontzea lortu zuen, 9,15m eginda. Bestalde, Aranburu urrea lortzeko gertu egon zen, 18 urtez azpikoen 1.500m-ko proban. Bost minutu eta 10 segundoko denbora egin zuen Teresa Ibarbia txapeldunak, eta Aranburuk 61 ehuneneko gehiago behar izan zituen lasterketa amaitzeko.

18 urtez azpikoetan, Tximistako June Markes Rodriguez bigarrena izan zen 400 metrotan. Txapeldunagaz lehia estua eduki zuen. Natalia Solaun irabazleak 1:03.17 egin zuen, eta Markesek, berriz, 1:03.71. 

Tximistako Aiora Gojenola Gorostolak ere zilarrezko domina eskuratu zuen 20 urtez azpikoen 400m-ko proban. 1:10.29 denbora egin zuen.

Leire Alonso, Jule Arkotxa, Ines Lauzirika eta Unai Urkiaga Lekeitioko atletismo taldeko kideak ere Belodromoko txapelketan aritu ziren.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.