Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Azken orduetan sei kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain

Lekeition, Markina-Xemeinen eta Ondarroan erregistratu dituzte kasu gehiago; herri bakoitzean bina kasu atzeman dituzte. Ondorioz, Markina-Xemeingo intzidentzia tasa igo egin da, eta herria gune berdean egotetik gune horian egotera pasatu da. Mutrikuk 0 tasa edukitzen jarraitzen du.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/03/02

Azken 24 orduetan Lekeition, Markina-Xemeinen eta Ondarroan erregistratu dituzte kasu gehiago; herri bakoitzean bina kasu erregistratu dituzte. Horren ondorioz, Markina-Xemeingo intzidentzia tasa 40 puntu inguru igo da, eta gune berdean egotetik gune horian egotera pasatu da; atzo [martxoak 1] 39,80ko tasa zeukan, gaur [martxoak 2], baina, 79,60ko tasa dauka.

Mutrikuren tasak 0 izaten jarraitzen du, eta gune berdean egoten jarraitzen du. Gainerako herrietan ere intzidentzia tasa mantendu egin da.

Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):

  • Amoroto: 0 (=)
  • Aulesti: 0 (=)
  • Berriatua: 159,11 (=)
  • Etxebarria: 0 (=)
  • Gizaburuaga: 0 (=)
  • Ispaster: 0 (=)
  • Lekeitio: 221,39 (=)
  • Markina-Xemein: 79,60 (40 puntu inguru igo da)
  • Mendexa: o (=)
  • Munitibar: 0 (=)
  • Mutriku: 0 (=)
  • Ondarroa: 175,09 (=)
  • Ziortza-Bolibar: 0 (=)

Joan den aste osoan (otsailaren 22tik 28ra) Lea-Artibain 14 kasu erregistratu zituzten; aste osoan Mutrikun ez zuten kasurik erregistratu. Hemen herriz herri erregistratutako kasuak:

  • Lekeitio: 10
  • Ondarroa: 3
  • Markina-Xemein: 1
  • Amoroto: 0
  • Aulesti: 0
  • Berriatua: 0
  • Gizaburuaga: 0
  • Ispaster: 0
  • Mendexa: 0
  • Munitibar: 0
  • Mutriku: 0

Gune gorrian dauden herrien zerrenda ere eguneratu zuen atzo [martxoak 1] Jaurlaritzak. Eta gune gorrian bakarrik 3 herri daude, eta hirurak 5.000 biztanletik gorakoak dira; 5.000 biztanletik beherako herri bakar bat ere ez dago gune gorrian: Oñati (994,07), Santurtzi (600,74) eta Derio (578,47).

Ostalaritzari dagokionez, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak esan du sozializazio espazioek prebentzio neurriak lasaitzera eramaten dutela, eta horrek datu epideimologikoetan eragiten duela. “Intzidentziaren jaitsiera moteldu egin da, eta espazio horietan maskara behar bezala erabiltzeko deia egiten dugu”.

Bestetik, sailburuak martxoaren 8ko aldarrikapenei eustearen alde egin du, baina modu ezberdinean. “Ez da deialdi jendetsuak egiteko garaia”.

Labi Aholku Batzordea barikuan [martxoak 5] batuko da eta egoeraren azterketa sakona egingo dutela aurreratu dute. Besteak beste, astelehenetik aurrera [martxoak 8] indarrean egongo diren neurri berriak iragarriko dituzte.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.