Ugaitz Alegriak parte hartzen duen 'Ni, munduko txarrena' obra saritu dute
Torrejon de Ardozen (Madril, Espainia) ospatu den XXIII. Antzerkiko Emakumezko Eszena Zuzendarien sariketan bigarren saria eta aipamen berezia eskuratu ditu obrak.
Ugaitz Alegria aktore ondarrutarrak parte hartzen duen Ni, munduko txarrena antzezlana saritu dute antzerkiko XXIII. Emakumezko Eszena Zuzendarien sariketan. Zehatz esateko Vaiven Producciones taldeak ekoitzitako obrari bigarren saria eman diote, baina aipamen bereziaren saria ere eman diote.
Antzezlana Antonio Muñoz de Mesak idatzi eta Olga Margallok zuzenduta dago. Eta Alegriagaz batera, ondoko aktoreek parte hartzen dute: Itxaso Quintana, Nerea Gorriti, Ylenia Baglietto eta Ana Pimenta/Dorleta Urretabizkaia.
Sariketan parte hartzeko 98 antzezlan hautatu zituztela esan du ondarrutarrak. “Gure obra hiru finalisten artean geratu zen, eta banatzeko zeuden hiru sarietatik bi eskuratu ditugu”. Lantalde osoa pozik dagoela azpimarratu du. “Ez nekien finalistak ginela ere, bertan konturatu ginen. Antzezlana amaitu genuenean publikoa zutik jarri zen. Emozionantea izan zen. Irteeran publikoagaz topatu ginenean, publikoak esan zigun irabazi egingo genuela”.
Pandemia hasi aurretik estreinatu zuten obra, iazko otsailaren 28an. Baina zazpi edo zortzi emanaldi eskaini eta gero, pandemia heldu zen eta dena bertan behera geratu zela azaldu du ondarrutarrak. “Kolpe handia izan zen”
Saririk lortzea buruan ez bazeukaten ere, publikoak oso ondo erantzun zuela azaldu du. «Antzezlana amaitu genuenean publikoa zutik jarri zen. Zirragaragarria izan zen. Irteeran publikoagaz topatu ginenean, publikoak esan zigun irabazi egingo genuela. Eta orduan bai pentsatu genuen agian sariren bat lortu ahal genuela».
Pandemiaren «kolpea». Obra iazko otsailaren 28an estreinatu zuten Donostian, pandemia hasi aurretik. Baina zazpi edo zortzi emanaldi eskaini eta gero, dena bertan behera geratu zela azaldu du ondarrutarrak. «7-8 emanaldi egin eta dena bertan behera geratu. «Kritika onak jaso genituen, eta bira potentea egitea ere espero genuen. Baina pandemia heldu zen, antzokiak itxi ziren, eta dena bertan behera geratu zen. Sekulako kolpea izan zen».
Hori gutxi ez eta Almagroko (Ciudad Real, Espainia) Antzerki Klasikoko Jaialdian parte hartzeko gonbidapena ere bazeukatela eta hori ere bertan behera geratu zela azaldu du Alegriak. «Espero dugu aurten hara joateko aukera edukitzea».
Iazko udaberrian bertan behera geratu ziren emanaldi horiek nola edo hala iazko udazkenean berreskuratzen saiatu zirela dio. «Baina ez da berdina izan. Antzokiak zabaldu ahal izan badira ere, mugikortasuna baldintzatuta dago».
Barikuan [martxoak 5], esaterako, Zizur Nagusian (Nafarroa) eskainiko dute gaztelaniazko bertsioa (Yo, la peor del mundo) eta gero, apirilean Galiziara joango direla aurreratu du. Euskal Herri mailako emanaldiak udazkenean eskainiko dituztela esan du. «Une honetan oso zaila ari da izaten antzezlanen distribuzioa», gaineratu du.
Sinopsia. Obra gaurkotasun handiko ikuskizun musikala da. Guztiari eta guztiei aurre egiten dien emakume baten historia kontatzen du. Bere bertsoen indarrez, Sor Juana Ines de la Cruzek aginterri dekadente bateko gorte koloniala liluratuko du. Bertan boteretsuen maitale bihurtuko da, Urrezko Aroaren musa eta bere espiritu menderakaitza oinperatu ezin duen Elizaren biktima.