Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Abian da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 24ra bitartean egin daitezke eskaerak. Oliba-olio birjina –5 litroko ontzia– eta kontserba, arroz eta pasta sortak —12 unitateka— eskatu daitezke.

Oihana Cabello Elorriaga
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/03/04

Plateretik baratzera. Elikadura burujabetzarako bidea egiteko beste aukera bat eskura ipini nahi du Errigoraren udaberriko kanpainak. Martxoaren 24ra bitartean, Nafarroako uztaren alde eginez, etorkizuna bermatzeko oinarriak finkatu nahi ditu; plateretik hasita, kontsumo eta ekoizteko moduak aldatzeraino. Hain zuzen, kontsumitzaile eta ekoizleen arteko zubia auzolanean oinarrituta eraikitzeko helburua dauka Plateretik baratzera kanpainak. “Eserita itxaron ordez, aulkitik altxatu gabe egin baitezakegu bidea elikadura burujabetzara: jan dezagun pentsatzen dugunaren arabera”, diote kanpainaren bultzatzaileek.

[ESKAERA EGITEKO ATARIA, HEMEN!]

Produktuak. Oliba-olio birjina –5 litroko ontzia– eta kontserba, arroz eta pasta sortak —12 unitateka— eskatu ahalko dira. Eskala txikian ekoitzitako elikagaiak kontsumitzeko deia egiten du Errigorak, produktu agroekologikoak. Kontsumitzeko erak aldatuz, ekoizteko moduak aldatu daitezkeelako.

Pandemia egoerak hausnarketarako aukera eman die Errigorakoei, eta aurtengo kanpaina erronka bezala planteatu dute: “Hainbat produkturen ekoizpenean ditugun mugak ahultasun gisa beharrean, aukera gisa ikusi behar dugu; gaur eskaera indartuz gero, bihar produktuon ekoizpena indartzeko pausoak emateko moduan izango gara”.

Internet bidez egin daiteke eskaera. Baina, 848 87 12 23 telefono zenbakira deituta ere eskatu daitezke produktuak, edo inguruko arduradunari zuzenean eskaria eginez. Banaketa apirilaren bigarren hamabostaldian egingo dute, eta ohiko lekuetan jaso ahalko direla jakinarazi dute.

Bi otzararen zozketa. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak ere Errigoarren bi saski zozkatuko ditu harpidedun eta Hitzakide direnen artean. Hilaren 8tik 11ko 16:00ak arte zozketan parte hartzeko aukera egongo da.

 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.