Gaur bost urte bete dira Kamiñaldeko lur jausiak hondamendi dimentsioa hartu zuela. 179 familia etxebizitzetatik aterarazi behar izan zituzten.
Neurri murriztaileak adostu dituzte Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek.
Hogei euskal familiak lortu dute euren senideak Erorien Haranetik ateratzeko ziurtagiria; tartean daude Jose Arrieta eta Alesander Aretxabaleta markinarren senideak.
Pandemiaren eraginez emakumeen prekarizazioa handitu egin dela diote. Hona hemen Lea-Artibai eta Mutrikun antolatu dituzten ekintzak, herriz herri eta egunez egun.
COVID-19aren osasun krisi larriak bigarren maila batean utzi ditu gizartea kolpatzen jarraitzen duten hainbat gaixotasun larri, tartean, minbizia. Jendartean dauden hainbat zalantza argitu asmoz, Ainhoa Oregi AECC Gipuzkoak Eibarren duen egoitzako gizarte langilearengana jo dugu.
Martxoaren 24ra bitartean egin daitezke eskaerak. Oliba-olio birjina –5 litroko ontzia– eta kontserba, arroz eta pasta sortak —12 unitateka— eskatu daitezke.
Lekeitioko Udalak eraikinaren egokitzapen lanak amaitu ditu. Lan guztien kostua 416.358 eurokoa izan da.
Munduko Txapelketak lehiatzen ari dira Andorran, eta mendexarrak bi proba lehiatu ditu. Bere hirugarren eta azken lasterketa zapatuan [martxoak 6] egingo du.
Puntu mugikorra hilean behin egoten da Alamedan, 09:00etatik 11:00etara.
Ondarroan bost kasu erregistratu dituzte, eta bat Markina-Xemeinen. Ondarroako intzidentzia tasa 40 puntu inguru igo da, baina herriak gune horian egoten jarraitzen du. Jaurlaritzak berretsi du Araba, Bizkai eta Gipuzkoa mailan Mutriku dela 5.000 biztanletik gora duten herrien artean 0ko tasa daukan herri bakarra.