Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

M-8: "Arduraz jokatuta" kalera ateratzea "beharrezkoa" dela diote Mugimendu Feministek

Pandemiaren eraginez emakumeen prekarizazioa handitu egin dela diote. Hona hemen Lea-Artibai eta Mutrikun antolatu dituzten ekintzak, herriz herri eta egunez egun.

Olaia Zabalondo Dominguez
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/03/04

Mugimendu Feministetako kideek argi daukate: “Koronabirusaren pandemiak eta haren kudeaketak baldintzatutako urte honetan, zaintzaren ardurarik handiena emakumeoi egokitu zaigu, bai zerbitzu publikoetan (osasungintzan, hezkuntzan, merkataritzan eta elikaduran…) baita etxebizitza barruan ere, etxeko lanen eta zaintza lanen banaketak ez direlako ekitatiboak”.

Emakumeen artean ere banaketa desorekatua dela aipatzen dute, “klase sozialaren eta migrazio estatusaren arabera”. Aulestiko Mugimendu Feministaren arabera, berdintasunik gabeko banaketa horrek gainkargaz eta emakumeen osasunari eta bizi kalitateari dakarzkien ondorioez gain, zaintza sistemaren prekarietatea azaleratu du, eta lehendik zeuden desberdintasunak gehitu ditu.

[IKUS EGITARUA, HERRIZ HERRI]

Aulestiarren ustez, egungo krisiak agerian utzi du elkar zaintzeko beharra, sareak sortzekoa, komunitatea eraikitzekoa: “Beharrezkoa da emakumeon lan prekarietatea eta pobrezia salatzea, indarkeria matxista guztien aurka egitea eta bazterkeria eta arrazakeriari uko egitea. Sistema kapitalista, heteropatriarkal, arrazista, kolonialista hau arrakalatzeko geure burua antolatu behar dugu, eta elkarrekin, taldean, borrokatzen jarraitu”.

Aulestin “autoantolaketaren beharra” azpimarratzen dute, «mugimendu feminista sendo batek berezkoak baititu emakumeon arteko elkarlana eta babesa». Era berean, emakume eta gizonen arteko benetako aukera berdintasuna aldarrikatu eta landu nahi dute, bizitzako esparru guztietan: hezkuntzan, lanean, familian, lagun artean, aisialdian… Bide horretan, hurrengo hilabeteetan Aulestiko Berdintasunerako I. Plana gauzatuko dela azaldu dute.

Konfinamenduaren kaltea. Aipatu dute, gainera, konfinamendu egoerak indarkeria egoerak emateko aukerak ere areagotu egin dituela: “Etxeetan sartuta eduki ditugu erasotua erasotzaileagaz 24 orduz”.

[IKUS EGITARUA, HERRIZ HERRI]

Emakundek ere zaintzagaz lotutako kanpaina abiarazi du aurtengo M8ra begira. Hain zuzen ere, zaintza lanak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean banatzeko beharra azpimarratzen du: emakume eta gizonen artean eta baita erakunde eta gizarte osoaren artean ere. Zaintza erdigunean jartzeko beharra feminismoaren aldarrikapen handietako bat dela gogorarazi du Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak.

Ondarroan, Berriatuan eta Mutrikun, esate baterako, etxeetako leihoak eta balkoiak morez, amantalez… janzteko deia egin dute

“Zuhurtzia” eskatu dute. Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du ezin duela biltzeko oinarrizko eskubidea mugatzen duen inolako neurri murriztailerik hartu, baina osasun egoera kritiko honek «zuhurtasun eta zorroztasun handia» eskatzen duela M8-an osasun neurriak betetzeari dagokionean. Modu horretan, manifestazioetan eta bestelako ekitzetan parte hartzeko asmoa daukaten herritarrei eskatu die indarrean dauden osasun neurri guztiak betetzeko, «osasun kolektiboa zaintzeko». Gogorarazi dute, gainera, oraindik ere udalerrietako konfinamendua ezarrita dagoela.

Aulestiko Mugimendu Feministak argi dauka, eta kalera irtengo dira, “arduraz jokatuta eta osasun neurriak errespetatuta, pandemiagatik”. Hala eta guztiz ere, argi daukate badela beste pandemia bat: “Emakumeenganako indarkeria, emakume izate hutsagatik”.

M8ko borroka egunerokoa dela uste du Aulestiko Mugimendu Feministak, “eta era berean eguneroko borrokaren isla dira M8ko aldarrikapenak”.

Hala, Lea-Artibaiko eta Mutrikuko emakumeek kalera aterako dituzte aldarrikapenak eta hainbat dira herrietan antolatutako protesta eta jarduerak. Herri askotan, gainera, Ondarroan, Berriatuan eta Mutrikun, esate baterako, etxeetako leihoak eta balkoiak morez, eskegitako barruko arropez… janzteko deia egin dute.

[IKUS EGITARUA, HERRIZ HERRI]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.