Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Azken orduetan Markina-Xemeinen erregistratu dituzte kasuak

Zehatz esateko 5 kasu erregistratu dituzte azken orduetan Markina-Xemeinen. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu, eta Mutrikuk 0 tasa edukitzen jarraitzen du. Kontrolerako Osoko Bildura ere egin dute gaur Eusko Legebiltzarrean, eta Lehendakariak pandemiaren balantzea egin du.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/03/05

Azken 24 orduetan bost kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain, eta guztiak Markina-Xemeinen erregistratu dituzte. Horren ondorioz, Markina-Xemeingo intzidentzia tasak ia 100 puntu egin du gora; 179,10ko tasa edukitzetik 278,61 tasa edukitzera pasatu da. Azken egunetako joera mantenduz gero, Markina-Xemein gune laranjan sartuko litzateke (intzidentzia tasa 300 eta hortik gora denean sartzen da gune laranjan).

Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu, eta intzidentzia tasak mantendu edo jaitsi egin dira; Ondarroako tasa jaitsi da. Mutrikuk, gainera, 0 tasa edukitzen jarraitzen du.

Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):

  • Amoroto: 0 (=)
  • Aulesti: 0 (=)
  • Berriatua: 159,11 (=)
  • Etxebarria: 0 (=)
  • Gizaburuaga: 0 (=)
  • Ispaster: 0 (=)
  • Lekeitio: 207,56 (=)
  • Markina-Xemein: 278,61 (azken orduetan ia 100 puntu igo da)
  • Mendexa: 0 (=)
  • Munitibar: 0 (=)
  • Mutriku: 0 (=)
  • Ondarroa: 151,75 (azken orduetan 10 puntu inguru jaitsi da)
  • Ziortza-Bolibar: 0 (=)

Gune gorrian dauden herrien zerrenda ere gaur [martxoak 4] eguneratu du Jaurlaritzak. Eta astelehenean [martxoak 1] 5.000 biztanle baino gutxiago zituzten herrien artean gune gorrian zegoen bakar bat ere ez bazegoen, gaur bai:

  • 5.000 biztanletik gorako herriak: Oñati (793,51), Derio (608,92) eta Aretxabaleta (522,60).
  • 5.000 biztanletik beherako herriak: Ibarra (1.021,83).

Bestalde, Kontroleko Osoko Bilkura egin da gaur Eusko Legebiltzarrean. Horretan, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek talde parlamentarioen galderei eta interpelazioei erantzun diete. Maddalen Iriarte EH Bildu taldeko legebiltzarkideak pandemiaren balantzea egiteko eskatu dio Lehendakariari. Eta, azken horrek, bi balantze egin daitezkeela esan du: giza balantzea eta kudeaketaren balatzea.

Giza balantzeari dagokionez, oroimena eta elkartasuna nagusitzen direla nabarmendu du. “Pertsona eta familia askok gertuko norbait galdu dute edo ospitaleratze luzeak jasan dituzte. Denok bezala. Hemen hitzak baino gehiago, gure enpatia eta elkartasuna adierazi nahi izan dugu”. Kudeaketaren balantzeari dagokionez, esan du birus ezezagun eta oso larri baten aurkako “borroka etengabearen kudeaketa” egin dela, “arazo oso larriak gainditzeko etengabeko lana”. Horren aurrean, zailtasun bakoitzari konponbide bat eman behar izan diotela gaineratu du: “Arazoak izan ditugu denok bezala eta izango ditugu, baina erantzun egin dugu”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.