Gainerako neurriak bere horretan mantentzen dira: pertsonen arteko bilerak 4 lagunetara mugatuta egoten jarraitzen dute, eta etxeratzeko aginduak ere 22:00etatik 06:00etara bitartekoa jarraituko du izaten.
Bizkaiko Foru Aldundaik duela aste batzuk iragarri zuen Lea-Artibaiko hondakin bilketa sistema Bizkai osora zabalduko dutela. Lea-Artibaiko EH Bilduk gogorarazi du Lea-Artibain ezarritako sistema Bizkaiko Batzar Nagusietan eta baita ere eskualdean "borroka asko" egin ostean ezarri zela.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako txertaketa prozesuaren erritmoa bizkortzeko asmoa azaldu du Osasun Sailak: 57.000 dosi jarri nahi dituzte astebetean, gaurtik [martxoak 5] hasita.
Gunea Xemeinen dago eta 24 orduz egongo da zabalik, egunero. Txakurrak solte ibili ahalko dira bertan. Txakur jabeen kontzientziazioa bilatzen duen kanpaina ere jarri du martxan Markina-Xermeingo Udalak.
Udalak eta MAXEk hitzarmena sinatu zuten atzo [martxoak 4], eta horretan jaso dute Gaztelekua gaurtik [martxoak 5] ekainaren 30era arte zabalik egotea.
Zehatz esateko 5 kasu erregistratu dituzte azken orduetan Markina-Xemeinen. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu, eta Mutrikuk 0 tasa edukitzen jarraitzen du. Kontrolerako Osoko Bildura ere egin dute gaur Eusko Legebiltzarrean, eta Lehendakariak pandemiaren balantzea egin du.