Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hiru lurraldeen artean mugitu ahal da

Gainerako neurriak bere horretan mantentzen dira: pertsonen arteko bilerak 4 lagunetara mugatuta egoten jarraitzen dute, eta etxeratzeko aginduak ere 22:00etatik 06:00etara bitartekoa jarraituko du izaten.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/03/05

Araba, Bizkai eta Gipuzkoa arteko mugikortasuna baimendu du Labi aholku batzordeak martxoaren 9tik aurrera, “inolako mugarik barik”; herrien itxiera perimetrala bertan behera uztea erabaki dute.

Etxeratzeko ordua eta pertsonen arteko bilerak orain arte zeuden modura mantetzea erabaki dute. Hau da, martxoaren 9tik aurrera ere etxeratzeko agindua 22:00etatik 06:00etara izango da, eta pertsonen arteko bilkurak 4 lagunetara mugatuta egoten jarraituko du. Ostalaritza establezimenduek ere 20:00etan itxi beharko dute, orain arte modura. Hiru lurraldeen arteko mugikortasuna urtarrilaren 13tik egon da debekatuta.

Koronabirusaren hedatzeari aurre egiteko neurri horiek hogei egun barru aztertuko ditu atzera Labik. Hala ere, Urkulluk adierazi du ez direla “agertoki oparorik” aztertzen ari, eta ez dituztela bertan behera utziko gainontzeko neurri murriztaile guztiak.

Esan dute neurriak martitzenetik aurrera [martxoak 9] indarrean egongo direla astelehenean [martxoak 8] Emakumeen Nazioarteko Eguna delako eta gehiegizko mugikortasuna ez ahalbidetzeko.

Neurriak gehiago malgutzeko, zenbaki bat errepikatu du lehendakariak: 60 kasuren intzidentzia tasa izan nahi dute hiru lurraldeetan. “Hori da agertokirik egokiena”

Egungo egoera aztertuta, Urkulluk adierazi du udalerrien itxiera ez dela “beharrezkoa” dagoeneko. Horrez gain, ezabatu egingo dute udalerriko murrizketak zehazteko azken hilabeteetan erabili duten 500etik gorako intzidentzia-tasa metatuaren erreferentzia. “Une honetan ez dago ia udalerririk erregistro horren gainetik”.

Neurriak gehiago malgutzeko, zenbaki bat errepikatu du lehendakariak: 60 kasuren intzidentzia tasa izan nahi dute hiru lurraldeetan. “Hori da agertokirik egokiena, horrek izan behar luke euskal gizarte guztiaren konpromisoa».

Lehendakariak esan du “urte gogorra” izan dela, “zailtasunez eta oztopoz betetakoa”. Labin hartutako neurriak “kontu handiz” hartu izan dituztela gaineratu du. “Azken hilabeteetako bilakaera positiboa nabarmena izan da. Gaur gaurkoz 230 kasuko intzidentzia metatua daukagu. Beheranzko joera hori zer edo zer moteldu da azken egunetan”. Egoerak “hobera” egin badu ere, etorkizun hurbilera begira “zalantzak” dituztela esan du.

“Une kritikoan” gaudela gaineratu du. “Zuhurtasun osoa mantendu behar dugu, eta indarrean dauden neurri murriztaileak malgutzeko baldintzak ez direla betetzen uste dugu. Adostu dugu neurri horien iraupena luzatzea”.

Autonomia erkidegoak itxita egoten jarraituko du, gutxienez Aste Santua pasa arte. Hori, hain zuzen, autonomia arteko Osasun Publikoko Batzordean erabaki dute asteon. Osasun Ministerioak autonomia erkidegoetako gobernuei eskatu die “alerta maila ez jaisteko”, azken asteotako adierazleak eta COVID-19aren transmisioaren bilakaera “positiboak” izan arren. Ekitaldi jendetsuak ere debekatuko dituzte egun horietan.

Beraz, erkidegoen arteko mugikortasunak mugatuta egoten jarraituko du datozen asteetan ere, propio baimenduta dauden salbuespenen kasuan izan ezik; hala nola, “ohiko bizilekura edo familiaren etxera itzultzea”, adingabeak edo mendeko pertsonak zaintzea edota lanera joan behar izatea.

 

 

Erlazionatutako edukiaDATUAK: Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.