Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Txakurgunea zabaldu dute Markina-Xemeinen

Gunea Xemeinen dago eta 24 orduz egongo da zabalik, egunero. Txakurrak solte ibili ahalko dira bertan. Txakur jabeen kontzientziazioa bilatzen duen kanpaina ere jarri du martxan Markina-Xermeingo Udalak.

Xemeingo txakurgunea. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2021/03/05

Zure txakurra, zure ardura txakur jabeen kontzientziazioa bilatzen duen kanpaina jarri du martxan Markina-Xermeingo Udalak. Kanpaina horren bidez, herritarren eta txakurren arteko bizikidetza hobetu nahi dute, errespetuzko elkarbizitza baten alde.

“Kanpainaren bidez, txakur jabeen eskubide eta betebeharrak gogorarazi nahi dira. Izan ere, animalia bat duen pertsona orok eskubide eta betebeharrak ditu; besteak beste, espazio publikoan animalia lotuta eramatea, bere kakak jasotzea eta txakurrari muturrekoa jartzea, arriskutsua izan badaiteke”, azaldu dute.

Animaliak sartu ezin diren espazioak errespetatu egin behar direla dio udalak, eta animalientzako baimendutako espazioak erabili, eta arau horrek ez betetzeak indarrean den legediaren araberako zigorrak ekar ditzakeela ohartarazi dute. “Txakur jabe gehienek arau hauek betetzen badituzte ere, txakur kaken kasuan, adibidez, nahi baino gehiagotan ikusten dira herriko kaleetan. Sortzen duten zikinkeriaz gain, txakurren gorotzak infekzio iturri ere badira, eta beraz, osasun arazo izan daitezke”.

Txakurgunea, Xemeinen. Betebeharrez gain, txakurrek eta euren jabeek eskubideak ere badituztela gaineratu dute. Hori dela eta, txakurrei eta euren jabeei espazio berri bat eskaini asmoz Txakurgune bat prestatu dute Xemein etorbidean, hilerriaren alboan dagoen aparkaleku ondoko belardian. Txakurgunea gaur zabaldu dute, eta 24 orduz egongo da zabalik, egunero. “Txakurrak solte ibili ahal dira bertan, baina kontrolpean egon beharko dira une oro, eta jabeek dagozkien betebeharrak bete beharko dituzte. Besteak beste, kakak jaso beharko dira eta ingurua garbi mantendu”.

Zakarrontziak jarri dituzte gunean baita iturri bat eta animalientzako hainbat jolas ere. “Segurtasunagatik, umeak heldu bategaz eta euren ardurapean sartu ahal izango dira soilik”, azpimarratu dute. Neurriak errespetatzeko eskaria egin du udalak, eta arazorik izanez gero, udaltzaingora deitu ahalko dute erabiltzaileek, astelehenetik zapatura, 08:00etatik 22:00etara (656 79 11 44).

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.