Azken egunetan bederatzi kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain
Amoroton (4), Ondarroan (3), Berriatuan (1) eta Markina-Xemeinen (1) erregistratu dituzte kasuak. Aipagarria da Amoroton kasuak erregistratu izana; asteak zeramatzaten kasurik atzeman barik. Guztira, joan den aste osoan 34 kasu erregistratu zituzten, duela bi aste baino 20 gehiago.
Barikutik domekara [martxoak 5-6-7] bitartean COVID-19arekin kutsatutako 9 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain; Mutrikun kasurik erregistratu gabe jarraitzen dute, eta herri horren tasak 0 izaten jarraitzen du. Ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: Amoroto (4), Ondarroa (3), Berriatua (1) eta Markina-Xemein (1).
Guztira, joan den aste osoan 34 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibain, duela bi aste baino 20 gehiago. Kasu gehienak Markina-Xemeinen (14) eta Ondarroan (11) erregistratu zituzten, eta gainerakoak Amoroton (4), Lekeition (3) eta Berriatuan (2) erregistratu zituzten.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 963,86 (barikuan 0 tasa zeukan)
- Aulesti: 0 (=)
- Berriatua: 159,11 (=)
- Etxebarria: 0 (=)
- Gizaburuaga: 0 (=)
- Ispaster: 0 (=)
- Lekeitio: 179,88 (30 puntu inguru jaitsi da)
- Markina-Xemein: 298,51 (10 puntu igo da)
- Mendexa: 0 (=)
- Munitibar: 0 (=)
- Mutriku: 0 (=)
- Ondarroa: 163,42 (10 puntu inguru igo da)
- Ziortza-Bolibar: 0 (=)
Gogorarazi behar da Labik barikuan [martxoak 5] iragarri zuela martitzenetik aurrera hiru lurraldeen artean mugitu ahalko dela, “inolako mugarik gabe”. Horrez gain, esan zuten ezabatu egingo zutela udalerriko murrizketak zehazteko azken hilabeteetan erabili duten 500etik gorako intzidentzia-tasa metatuaren erreferentzia.